Bigarren Hausnarketa Kolektiboa

Hezitzaileen zaintzari aitortza egingo diogu Bigarren Hausnarketa Kolektiboan. Ikasturte zail honetan COVID-19aren ondorioz neurri zorrotzez  inguraturik eta egin dute lan irakasleek, eta horrek, neurri handi batean, zaildu eta tentsioz bete du irakasleen lana. Zaindu al ditugu hezitzaileak ikasturte zail honetan? Zer egin dugu /ze egin beharko genuke elkar zaintzeko? Uztailaren 5ean, 16:30ean, EHUren Hezkuntza Filosofia eta Antropologiako Fakultateko I. eraikineko zelaian egingo da saioa. Iazko hausnarketa kolektiboa bideo honetan ikus daiteke. 

Nola daude irakasleak? Zaindu al dira? Elkar zaindu al dute? Laguntza eskatu al dute? Konturatu al dira garrantzitsua dela ongi zaindua egotea haurrak zaindu ahal izateko? Galdera horietatik abiatuta hausnarketa kolektiboa egingo da:

- Sarrera eta kokapena: Hik Hasi

- Elkar zaintzeko gakoak: Arremanitz

Esperientziak eta bizipenak: hainbat ikastetxetako esperientziak

  • Iruñeko San Fermin ikastola
  • Tolosako Herrikide ikastetxea
  • Otxandioko eskola

IZENA EMATEKO

Ikastaroak

Izena eman

Zure datuak
Zure jarduera
Ikastaroa aukeratu
Ordainketa
  • Transferentzia egin beharko duzu kontu korronte honetan: LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929.