Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat formazio berritua, 8. promozioa

0-6 ETAPAKO ADITU TITULUA - SUSTRAIETATIK AMETSETARA

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, haur txikiekin lanean aritzen diren hezitzaileei zuzenduta bi urteko formazioa eskainiko du Hik Hasi-k, 2020-21ean zortzigarrenez. Pertsonaren nortasunaren eraikuntzan hain garrantzitsua den 0-6 etapan bidelagun diren hezitzaileentzako aditu titulua, zaintzan eta pedagogia eraldatzaileetan espezialista.

2 Ikasturteak: 2.500 euro (matrikula 460 euro eta 85 euroko hileroko kuota 24 hilabetez)

  1. ikasturtea - 2020/2021 (0-3 aldia). EMMI PIKLER pediatraren oinarri teorikoa izango da jarraituko den ildo pedagogiko nagusia: ZAINKETAK, MUGIMENDU ASKEA, LOA, PARDEL ALDAKETA, JATORDUAK, SOZIALIZAZIOA, eta abar landuko dira. 1.egitaraua.
  2. ikasturtea - 2021/2022 (0-6 aldia). Hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutuko dira: LORIZ MALAGUZZI eta Reggio Emilia, RUDOLF STEINER eta Waldorf eskola, MARIA MONTESSORI, Pedagogia Sistemikoa, heziketa berdea, REBECA eta MAURICIO WILD. (Datak zehaztea falta da)

1. ikasturtea soilik: 1.450 euro (matrikula 460 euroko eta 99 euroko hileroko kuota 10 hilabetez)

  • 1. ikasturtea - 2020/2021 (0-3 aldia). EMMI PIKLER pediatraren oinarri teorikoa izango da jarraituko den ildo pedagogiko nagusia: ZAINKETAK, MUGIMENDU ASKEA, LOA, PARDEL ALDAKETA, JATORDUAK, SOZIALIZAZIOA, eta abar landuko dira. 1.egitaraua.                    

2. ikasturtea soilik: 1.450 euro (matrikula 460 euroko eta 99 euroko hileroko kuota 10 hilabetez)

  • 2. ikasturtea - 2020/2021 (0-6 aldia). Hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutuko dira: LORIZ MALAGUZZI eta Reggio Emilia, RUDOLF STEINER eta Waldorf eskola, MARIA MONTESSORI, Pedagogia Sistemikoa, heziketa berdea, REBECA eta MAURICIO WILD.  (Datak zehaztea falta da)

Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko hezitzaileek emango dute prestakuntza.

OHARRAK (ondo irakurri):

  • Lehentasuna bi ikasturteetarako matrikula egiten dutenek izango dute.
  • Izena ematean 460 euroko matrikula ordaindu behar da. Eta orduan izango da pertsona hori onartua.
  • Eusko Jaurlaritzak homogolatutako ikastaroa da.
  • Saio gehienak Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean egingo dira.
  • Hik Hasi aldizkariko harpidedunei 410 euro kostako zaie matrikula; Hazi Hezi-ko harpidedunei 440; eta Hik Hasi eta Hazi Hezi-ko harpidedunei 395.
  • Prezioan hamaiketakoak eta otorduak sartuta daude.
  • Egitarau osoa alboko PDF dokumentuan ageri da.
  • Ikasturte bakoitzean 100 orduko asistentzia bermatu behar du ikasleak.
  • Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da eta jarraian ordainketa, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

          IZENA EMATEKO

Ikastaroak