LEHEN HEZKUNTZAKO JARDUNALDIA - HOBETZEKO PREST! - Apirilaren 22an Donostiako EHUren Barriola eraikinean

Lehen Hezkuntza fase berri batean murgildurik dago. Ataurrean dugun eraldaketa pedagogikoa gaur eguneko praktikak berritzera eta hobetzera dator, eta gure esku dago, beraz, abagune paregabe hau aurrerapauso sendoak emateko baliatzea. Prestakuntza ezinbestekoa dugu Lehen Hezkuntzan daukagun erronkari erantzuteko, gure praktika hobetzeko, hausnartu eta eraldaketan jarraitzeko.  Dagoeneko, Haur Hezkuntzan egin dugun edota egiten ari garen moduan, Lehen Hezkuntzan ere zer eta nola egin behar dugun hausnartzeko garaia da. Hausnartu eta ekin, beti ere hobekuntza oinarri izanda.

Hik Hasik Lehen Hezkuntzak aurrean duen erronkari erantzuteko eskaintzen duen jardunaldian, honako gako hauek landuko ditu: nola eragin hezitzaileen esku-hartzean helburu eta egitura pedagogiko egokiak ipinita, curriculumak ematen dizkigun aukerak baliatuta, eta eskola aktiboen oinarriekin uztartuz. Hau guztia aurrera eramateko, hezitzaileen talde mailako prestakuntza gogoetatsuaren metodologia aurkeztuko da, Lehen Hezkuntzako hezitzaileon jarduna etengabe hobetzeko baliabide egokia baita.

Besteak beste, Jordi Mateu Zorita formatzaile kataluniarra eta HUHEZIko Karmele Perez Lizarralde izango ditugu, Nolako Lehen Hezkuntza behar dugu? eta Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza hobetzeko giltza hitzaldiak eskainiko dituzte, hurrenez hurren eta hobekuntza gogoetatsua praktikara eramaten ari den ikastetxe baten esperientzia ezagutuko dugu. Jardunaldia EHUren Donostiako campusean izango da. Izen-ematea zabalik dago apirilaren 14ra arte.

EGITARAUA

 

Hona jardunaldiko argibideak:

  • Jardunaldia: LEHEN HEZKUNTZAKO JARDUNALDIA - HOBETZEKO PREST!
  • Begiratu egitaraua, azken orduko aldaketarik balego.
  • Data: 2023-04-22 larunbata
  • Tokia: Donostiako EHUren Barriola eraikinean
  • Partaideentzat harrera 8:30etan irekiko da
  • Jardunaldia 9:00etan hasiko da

Azken momentuan ezin bazara etorri, abisatu mesedez.

Ikastaroak

Izena eman

Zure datuak
Zure jarduera
Ikastaroa aukeratu
Ordainketa
  • Transferentzia egin beharko duzu kontu korronte honetan: LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929.