LEHEN MINTEGIA - BALIOAK HEZKUNTZAREN ARDATZ - HIK HASI laborategia: COVID-19aren ondorengo eskola pentsatzen eta gauzatzen

COVID-19-ak eragin dun krisiak ataka estuan jarri du hezkuntza: krisia eskola hobeteko baliatuko dugu, ala atzerapausoak egingo ditugu?

Hik Hasik urgentzia honi erantzuteko hiru mintegiko formazioa antolatu du online, guztira bederatzi ikastaro: krisiak lehen planora ekarri dituen balioez hausnartuko da lehen mintenian; metodologia eta baliabideen hausnarketa egingo da bigarrenean eta familia eta eskola aztertuko dira hirugarrengoan.

Lehen mintegia maiatzaren 11n abiatuko dugu, Nora Salbotx Amaiurko herri eskolako zuzendari eta maistra eta hezitzaileen formakuntzan adituarekin (zuzeneko solasaldia maiatzaren 14an izango da, 15:00etik 16:20etara). Salbotx zaintzaren garrantziaz mintzatuko da, apirilaren 25an Hik Hasiren youtubeko kanalean eskaini zuen hitzaldiaren haritik.Ondoren, Ane Ablanedo NUPeko eta Baionako Unibertsitateko irakasleak askatasunaz gogoeta pausatuko du (zuzenekoa maiatzaren 21an izango da, 15:00etatik 16:20etara) eta lehen mintegia Heike Freire pedagogia berdeetan aditua den irakasleak itxiko du, maiatzaren 28an, naturaren garrantziaz hausnartzeko, eta praktikara eramateko metodologia ere azalduko du (zuzeneko solasaldia maiatzaren 28an 15:00etatik 16:20etara).

ZAINTZA - NORA SALBOTX

"Zaintza hezitzailea da" ikastaroa, maiatzaren 11n abiatuko dugu. Egun horretan Salbotxek egitasmo honetarako berariaz prestaturiko bideoak eta hautaturiko testuak bidaliko dizkiegu matrikulatuei, eta maiatzaren 14an, ostegunez, 15:00etatik 16:20etara zuzeneko solasaldia egingo du ikasleekin, Zoom bidez. (Bezpera arte matrikulatzeko aukera egongo da, eta 11tik aurrera matrikulatuek matrikulatutako egunean bertan jasoko dituzte bideoak eta testuak).

ASKATASUNA - ANE ABLANEDO

"COVID-19aren ondorengo askatasunaren pedagogiaz" ikastaroa maiatzaren 14tik 21era egingo dugu Ane Ablanedorekin. 14an bidaliko ditugu testu eta bideoak, eta zuzenekoa 21an egingo dugu, 15:00etatik 16:20etara.

"Naturan heztearen garrantziaz" ikastaroa maiatzaren 21ean abiatuko dugu eta Heike Freireren zuzenekoa maiatzaren 28an izango da, 15:00etatik 16:20etara.

Parte-hartzaileek aurrez bidalil ahal izango dizkiete galderak eta hausnarketak emaileei, zuzenekoa emankorragoa izan dadin.

IZENA EMATEKO

 IKASTAROA  HARPIDE PREZIOA   PREZIO ARRUNTA
 MINTEGIA - BALIOAK HEZKUNTZAREN   ARDATZ  65,00  70,00
 ZAINTZA - NORA SALBOTX  25,00  30,00
 ASKATASUNA - ANE ABLANEDO  25,00  30,00
 NATURA - HEIKE FREIRE  25,00  30,00

Izena ematean matrikula ordaindu behar da. Eta orduan izango da pertsona hori onartua.

* Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte
zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da.

LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

Ikastaroak

Izena eman

Zure datuak
Zure jarduera
Ikastaroa aukeratu
Ordainketa
  • Transferentzia egin beharko duzu kontu korronte honetan: LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929.