Pantailak 0-6an, zertarako? - Azaroaren 19an Barakadoko BEC-eko auditorioan

Indartsu sartu dira pantailak azken urteetan ikasgeletan, baita 0-6ko geletara ere. Aski hausnartu ote dugu zertarako eta nola erabili behar ditugun etapa horretan? Ba al dakigu pantailen gehiegizko erabilerak edota erabilera okerrak zer-nolako eragina izan dezakeen haurren garapenean eta erlazioetan? Galdera zail horiei eta antzekoei erantzunak bilatzeko jardunaldiak egingo ditugu azaroaren 19an eta 20an, BECen eta Zumaian, hurrenez hurren. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea.

EGITARAUA

 

Hona jardunaldiko argibideak:

  • Jardunaldia: Pantailak 0-6an, zertarako?
  • Begiratu egitaraua, azken orduko aldaketarik balego.
  • Data: 2021-11-19 ostirala
  • Tokia: Barakaldon,BECeko auditorioan, mapa
  • Partaideentzat harrera 8:30etan irekiko da
  • Jardunaldia 9:00etan hasiko da
  • Atsedena: aforo kontuak medio, ez dugu atsedenean kaferik eskainiko, sentitzen dugu.
  • Parte-hartze ziurtagiria: ikastaroaren ostean emailez bidaliko da.

Azken momentuan ezin bazara etorri, abisatu mesedez.

Ikastaroak

Izena eman

Zure datuak
Zure jarduera
Ikastaroa aukeratu
Ordainketa
  • Transferentzia egin beharko duzu kontu korronte honetan: LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929.