Ezagutu AMARA BERRI eskola bertara joanez

Eskoletako Hezkuntza-Proiektu erreferentzialak ezagutarazteko ahaleginean, Hik Hasik antolatuta, AMARA BERRI ezagutzeko aukera eskainiko da otsailaren 26an eta 27an Morlans-eko eskolan bertan egingo diren jardunaldietan.

OTSAILAren 26an, ostirala, 18:00etatik 20:30era
Aurkezpen orokorra:
- 35 urteko ibilbidea.
- Hezkuntza Proiektua.
- Ezaugarri metodologikoak.
- Amara Berri Sarea.

OTSAILAren 27an, larunbata, 9:30etik 13:30era
Gaikako Ibilbideak: aurkezpenak eta bisitak geletara
- Haur Hezkuntza (2, 3, 4 eta 5 urte).
- Hizkuntzen trataera (euskara, gaztelera eta ingelesa).
- Matematika eta Zientzia, eskola aktibotik konpetentzietara.
- Hedabideak eskolan: telebista, egunkaria, internet...

Mahai ingurua
- Aurrera begira: zailtasunak, aukerak, erronkak...

Ikastaroak