Hezkuntza-bidaia ESTONIAra

Hik Hasik antolatuta, hezkuntza-bidaia egingo da martxoaren 28tik apirilaren 2ra Estoniara.

Zergatik Estonia? Euskal Herria bezala, ez delako oso herrialde handia, hizkuntza propioa duelako, herrialdearen antolaketan hezkuntzak garrantzia handia duelako, hezkuntza sistema parte-hartzailea eta deszentralizatua duelako, nazioarteko neurketetan hezkuntza-emaitza onak eskaintzen dituelako, eta abarrengatik.

1991n lortu zuen independentzia. Harrezkero, bere herri nortasuna eta hezkuntza propioa garatzen ari da etengabe.

EGITARAUA:

Martxoaren 28an, Bilbotik Tallin-era bidaia.

Martxoaren 29an, 30ean eta 31n, Estoniako hezkuntza sistema ezagutzeko hitzaldiak jasoko dira; Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako eskolak bisitatuko dira; Irakasleen formakuntza ezagutuko da, eta abar.

Apirilaren 1ean, bisita turistikoak egin.

Apirilaren 2an, Tallin-etik Bilbora.