II. HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA

Herri hezitzaile eta parte hartzaile baten inguruko hausnarketan eta praktikan gabiltza Euskal Herriko hainbat herritar eta eragile; hala nola, Irrien Lagunak Kluba, HUHEZIko Sorguneak ikertegia, Lizarrako eta Iruñeko udal haur-eskolen taldea, Oarsoaldeko Garapen Agentzia, Arrasateko Txatxilipurdi euskara eta aisialdiko elkartea, Euskararen Topagunea, Ikastolen elkarteko aisialdiko taldea, Urtxintxa Bizkaia, Amarauna, Tabakalerako hezkuntza saila, Pil-pilean elkartea, Ttakun kultur elkartea eta Hik Hasi heziketa egitasmoa. Aipaturiko eragile horiek guztiak elkartu gara haurrentzako, gazteentzako, eta, oro har, herritar guztientzako egokiak diren herriak edo hiriak pentsatzeko, eta hainbat urrats emateko. Horrela, apirilaren 24an eta 25en, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin jardunaldiak egingo dira Donostiako Kursaalen.

Ikastaroak