Italiako REGGIO EMILIAko 3-11 urte bitarteko eskola ezagutzen

REGGIO EMILIAko Lehen Hezkuntza ezagutzen
Italiako Reggio Emiliako Udal Haur Eskolek, 0-6 urte ­artekoek, ospe handia dute mundu osoan. 50 urteko ­ibilbidea egin eta gero, duela 7 urte, Lehen ­Hezkuntzako proiektua garatzen hasi ziren. Prozesua amaiturik, garai egokia da Lehen Hezkuntzako proiektu horren ­ezaugarriak eta garapena nolakoa izan den ezagutzeko.
Horretarako, jardunaldia antolatu dugu URRIAren 15ean, larunbata, 9:00etatik 18:00etara, BILBOn. Guztia aurkezten, Maddalena TEDESCHI Reggio Emiliako pedagogia arduraduna eta Rosa BUONANNO Loris Malaguzzi eskolako hezitzailea arituko dira

Aurkezpen orokorra:
- Eskolaren ezaugarriak.
- Haur Hezkuntzako filosofia Lehen Hezkuntzara nola
eraman den.
- Lehen Hezkuntzako berezitasunak.
- Eskubide bereziak dituzten haurrekin nola jokatu.
- Eguneroko bizipenak.

Loris Malaguzzri eskola ezagutuko dugu, 3-11 urte bitarteko ­haurrekin garatutakoa da. Hau da, Haur Hezkuntzako ­bigarren zikloa (3-6) eta Lehen Hezkuntza osoa (6-11).