OinHerri, herri hezitzaileen jardunaldia

OinHerrik antolatuta, maiatzaren 21ean herri hezitzaileen jardunaldia egingo da Zestoako Herri Ikastetxean.
Herrietan haurrekin eta nerabeekin egiten ari diren hainbat praktika hezitzaile eta parte-hartzaile aurkeztuko dira, haien gainean gogoeta egin eta aurrera begira nola saretu aztertuko da.
Izena emateko epea, maiatzaren 15 artekoa da.