XIV. UDAKO TOPAKETA PEDAGOGIKOAK

HIK HASI proiektuak hamalaugarren urtez antolatu ditu udako topaketa pedagogikoak EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera. Uztailaren 3an, 4an eta 5ean, hainbat gaiei buruzko ikastaroak egingo dira euskaraz.
Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko, esperientziak trukatzeko eta hausnarketak, asmoak, ideiak, proiektuak eta berrikuntzak plazaratzeko topaleku izatea ere nahi dugu.
Bizitzen ari garen egoera ekonomikoa kontuan hartuta, eta, hezitzaileen parte-hartzea errazteko, matrikula prezioa, iaz baino % 20 merkeago izango da.

Ordutegia:
Goizeko 9:00etatik 14:00etara

Lekuak:
Donostiako EHUko Pedagogia Fakultatea eta Ekintza ikastola izango dira.

Kopuru mugatuko ikastaroak:
Izena aurrena ematen dutenek izango dute lehentasuna ikastaroetan.

Ikastaroak