XVI. Hik Hasi Udako Topaketak

hik hasi proiektuak hamaseigarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera, uztailaren 1ean, 2an eta 3an ­Donostian; eta EHUko Leioako Irakasle Eskolarekin batera, berriz, 6an, 7an eta 8an, Leioan.
Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko topaleku izatea ere nahi dugu. Bertan, hausnarketa, asmo, ideia, proiektu eta berrikuntzak plazaratuko dira.
Aurten, lehen aldiz, Donostiatik kanpo ere egingo ditugu Topaketak, zehazki, Bizkaiko EHUren Leioako Irakasle Eskolan.

Ordutegia
Ikastaroak: 9:00etatik - 14:00etara
Arratsaldeetako saioak, Donostiako Pedagogian soilik: 16:00etatik - 18:30era

Kopuru mugatuko ikastaroak
Ikastaro horietan aurrena izena ematen dutenek izango dute lehentasuna.

Ikastaroak