XVII. Hik Hasi Udako Topaketak - 2016

hik hasi proiektuak hamazazpigarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak EHUko Leioako Irakasle Eskolarekin batera, 28an, 29an eta 30ean, Leioan, eta EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearekin batera, uztailaren 4an, 5ean eta 6an ­Donostian;.
Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko topaleku izatea ere nahi dugu. Bertan, hausnarketa, asmo, ideia, proiektu eta berrikuntzak plazaratuko dira.
Aurten, bigarren aldiz, egingo ditugu Topaketak Bizkaiko EHUren Leioako Irakasle Eskolan.

Ordutegia
Ikastaroak: 9:00etatik - 14:00etara
Arratsaldeetako saioak, Donostiako Pedagogian soilik: 16:00etatik - 18:30era

Kopuru mugatuko ikastaroak
Ikastaro horietan aurrena izena ematen dutenek izango dute lehentasuna.

Ikastaroak