[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

albisteak

XVIII. Hik Hasi Udako Topaketak - 2017 2017-05-26

Hik Hasi proiektuak hemezortzigarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak. Uztailaren 3an, 4an eta 5ean ­EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultarearekin batera Donostian; uztailaren 6an eta 7an, berriz, EHUren Bizkaiko Irakasle Eskolarekin batera Leioan. Horrela, gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira ­euskaraz.

Izena ematea maiatzaren 31 arte izango da.

Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko topaleku izatea ere nahi dugu. Bertan, hausnarketa, asmo, ideia, proiektu eta berrikuntzak plazaratuko dira.
Aipatutako ikastaro guztiak goizez egingo dira Donostian, Pikler-Loczykoaren gainekoa izan ezik. Arratsaldeetan, tailerrak, aurkezpenak eta eztabaida-saioak izango dira.
Leioan, berriz, ikastaro guztiak goiz eta arratsaldez izango dira.
    
Ordutegia
   Ikastaroak: 9:00etatik - 14:00etara goizeko ikastaroak.
   Ikastaroak: 9:00etatik - 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era goiz eta arratsaldekoak.   

   Arratsaldeetako saio libreak, Donostian soilik: 16:00etatik - 18:30era

Topaketak, beraz, Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean eta EHUren Leioako Irakasle Eskolan egingo dira.

Kopuru mugatuko ikastaroak
Ikastaro horietan aurrena izena ematen dutenek eta harpidedunek izango dute lehentasuna.

 

PREZIOAK

                                                                         Ikastaro 1 edo 2 ikastaro
Ikastaroen prezio arrunta  ............................     95 euro         150 euro
Prezio murriztuak:
     - Hazi Heziko harpideak ................................     80 euro         130 euro
     - hik hasiko harpideak ..................................     60 euro         100 euro
     - Hazi Hezi + hik hasiko harpideak ............     50 euro           90 euro
     - Langabetuak ..............................................    60 euro         100 euro
     - EHUko ikasleak ..........................................     50 euro           90 euro

   Ordainketa:
      - Zure matrikula aintzat hartua izan dadin, diru-sarrera egin
         behar duzu kontu zenbaki honetan:
        LABORAL KUTXA ES31 - 3035 - 0036 - 15 - 0360062005
      - Diru-sarrera egiterakoan, jarri matrikulatuaren izena eta bi ­
        abizenak
.
      - Ordain-agiririk ez bidali.
      - Ikastaroan lekurik ez badago edo ikastaroa egiten ez bada,
        dirua itzuli egingo zaizu.

 *Oharra: 2 ikastarotan parte hartu behar dutenek (bata Donostian eta bestea Leioan), bi matrikula txartel bete behar dituzte, ikastaro bakoi­tzarentzat bana.

Dokumentu interesgarriak:


Loturak:

Iruzkinak

IZEN-ABIZENAK *
E-POSTA *
IRUZKINA *
Idatzi segurtasun kodea: *
atzera
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.eus / Lege oharra