[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

albisteak

REGGIO EMILIArako bidaia pedagogikoa EGINGO DA. 2017-06-18

Gutxieneko taldea osatu denez, REGGIO EMILIArako bidaia pedagogikoa EGINGO DA. Beraz, oraindik ere, bada aukera izena emateko tokia egongo den bitartean.

Italiako REGGIOEMILIA hirian hamarkadatan garatzen ari diren hezkuntza-proiektu aurrerakoi eta emankorra ezaguna da mundu osoan.

0-3ko kabiak eta 3-6 urte bitartekoen zentroak ezagutzeko aukera izango da. 3-11 urte bitartekoen Loris Malaguzzi eskola ere bisitatuko da.

Izena emateko bi aukerak mantentzen dira:

1. Hik Hasik dena antolatutzea.

2. Hik Hasirekin formazioa soilik egitea.

Bidaiaren erreserba egiteko, 750 euroko ditu-sarrera (400 euro formazioa soilik nahi bada) egin behar da izena ematerakoan. Gainontzekoa, irailean ordainduko da.

 

 

 

 

EGITARAUA

Urriak 10, asteartea

Euskal Herritik Italiarako bidaia.

Urriak 11, asteazkena

Aurkezpenak, formazioa eta eskoletara bisitak.

Urriak 12, osteguna

Aurkezpenak, formazioa eta eskoletara bisitak.

Urriak 13, ostirala

Aurkezpenak, formazioa eta eskoletara bisitak.

Urriak 14, larunbata

Italiatik Euskal Herrirako bidaia.

 

PREZIOAK
Bi aukera daude:

1. Hik Hasik DENA ANTOLATUTA: 1.475 euro (hapidedunak 1.425)
*Hegaldia Bilbo-Bolonia joan-etorria.
*Autobusa Bolonia-Reggio Emilia joan-etorria.
*Hotela gosariarekin.
*Hiru formazio egunetako bazkariak.
*Hitzaldiak eta euskararako itzulpenak.
*Eskoletako bisitak (autobusa eta itzulpena barne).
*Asegurua.

2. Hik Hasik FORMAZIOA SOILIK ANTOLATUTA: 775 euro (hapidedunak 725)
*Hitzaldiak eta euskararako itzulpenak.
*Eskoletako bisitak (autobusa eta itzulpena barne).
*Hiru formazio egunetako bazkariak.
*Asegurua.

 

Loris Malaguzzi (1920-1994)

- Loris Malaguzzi pedagogoak urte asko aritu zen Reggio Emiliako 0-6 urte bitarteko haurren zaintza eta hezkuntza ikertzen, esperimentatzen eta garatzen hango hezitzaileekin, gurasoekin eta haurrekin.

- Berak zioenez, haurra da guztiaren erdigune, eta herri osoak egon behar du inplikatuta haurren heziketan.

- Bestalde, haurrak ikasteko eta garatzeko ehun hizkuntza dituela zioen, eta, hizkuntza horiek ahalik eta hobekien garatzeko aukera izan behar duela: gorputza, hizkuntza, artea, hainbat espresio mota, harremanak, eta abar.


Loturak:

Iruzkinak

IZEN-ABIZENAK *
E-POSTA *
IRUZKINA *
Idatzi segurtasun kodea: *
atzera
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.eus / Lege oharra