[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

albisteak

Hainbat IKASTAROtan izena emateko aukera dago 2017-06-21

Ikastaro batzuk bete dira eta beste batzuk erori egin dira jende nahikoak ez duelako izenik eman. Une honetan,  bada hainbat IKASTAROtan izena emateko aukera:

01. Hainbat esku-hartze PIKLER-LOCZY pedagogiaren ikuspegitik. DONOSTIAn.

03. Ikasleak erakarri, euskaraz egin nahi izan dezaten. DONOSTIAn.

06. Adimen Anizkunek ikaskuntzan duten garrantzia. DONOSTIAn

08. Jendaurrean hitz egiteko teknikak. DONOSTIAn.

13. Gorputzaren bidez arreta garatzeko teknikak. DONOSTIAn.

19. ANTZERKI TEKNIKAK: hezkuntzarako tresna pedagogikoa. DONOSTIAn.

22. Espresio tailerra “Sortuz sentitu - Sentituz sortu”. DONOSTIAn    

 

24. Psikomotrizitatea: Gorputzetik sinbolizatzeko gaitasunetara (haur txikiaren pentsamenduaren bidea). LEIOAn, 6an eta 7an.

27. Haurren autoestimua. LEIOAn, 6an eta 7an.

28. Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia II. LEIOAn, 6an eta 7an

29. Musikaren baliabide tekniko eta espresiboak. LEIOAn, 6an eta 7an.

30. Donamartiriko Arberoa ikastola komunikazio ez-bortitza esperimentatzen. LEIOAn, 6an eta 7an.

33. Psikoterapia eta gorputza hezkuntzan. LEIOAn, 6an eta 7an.

34. MINDFULYOGA “Adimena eta gorputza bat egiten”. LEIOAn, 6an eta 7an    

 

Hik Hasi proiektuak hemezortzigarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak. Uztailaren 3an, 4an eta 5ean ­EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultarearekin batera Donostian; uztailaren 6an eta 7an, berriz, EHUren Bizkaiko Irakasle Eskolarekin batera Leioan. Horrela, gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira ­euskaraz.

 

 PREZIOAK

                                                                         Ikastaro 1 edo 2 ikastaro
Ikastaroen prezio arrunta  ............................     95 euro         150 euro
Prezio murriztuak:
     - Hazi Heziko harpideak ................................     80 euro         130 euro
     - hik hasiko harpideak ..................................     60 euro         100 euro
     - Hazi Hezi + hik hasiko harpideak ............     50 euro           90 euro
     - Langabetuak ..............................................    60 euro         100 euro
     - EHUko ikasleak ..........................................     50 euro           90 euro

   Ordainketa:
      - Zure matrikula aintzat hartua izan dadin, diru-sarrera egin
         behar duzu kontu zenbaki honetan:
        LABORAL KUTXA ES31 - 3035 - 0036 - 15 - 0360062005
      - Diru-sarrera egiterakoan, jarri matrikulatuaren izena eta bi ­
        abizenak.
      - Ordain-agiririk ez bidali.
      - Ikastaroan lekurik ez badago edo ikastaroa egiten ez bada,
        dirua itzuli egingo zaizu.

 *Oharra: 2 ikastarotan parte hartu behar dutenek (bata Donostian eta bestea Leioan), bi matrikula txartel bete behar dituzte, ikastaro bakoi­tzarentzat bana.


Loturak:

Iruzkinak

IZEN-ABIZENAK *
E-POSTA *
IRUZKINA *
Idatzi segurtasun kodea: *
atzera
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.eus / Lege oharra