[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Elkarrizketa
GARAIGORDOBIL, Maite:
Zenbakia
Data
2002(e)ko urria
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
EHUko Psikologia Fakultatean 20 urte daramatza irakasle lanetan Maite Garaigordobilek eta beste hainbeste jolas kooperatiboen munduan murgildurik. 1992. urtean aurkeztu zuen gai horren inguruko doktorego tesia eta bi urte beranduago EHUk doktorego tesiei ematen dien sari berezia jaso zuen bere lanak izan zuen eragin sozialagatik eta zabalpenagatik. Geroztik sormenezko jolas kooperatiboak garatzeko hainbat programa landu ditu eta horiek ere sariak eta aipamenak jaso dituzte: 8-10 urteko haurrentzako programak Hezkuntza eta Kultura Ministeritzak ematen duen Ikerketa eta Berrikuntza Pedagogikoko Sari Nazionaleko 1. saria jaso zuen eta nerabeen programak 3. saria.

Berak gertutik eta ondo ezagutzen duen mundu hau erakutsi digu Maitek hitzen jolasean murgildurik. Sormenezko jolas kooperatiboen ezaugarriak, funtzioak, helburuak, burututako esperientziak eta lortutako emaitzak azaleratu dizkigu.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Zer ulertu behar dugu jolas kooperatiboez hitz egiten dugunean? Zer dira jolas kooperatiboak?

Helburu komuna lortzeko asmoz, ematean eta jasotzean oinarritzen diren jolasak dira. Hori da jolas kooperatiboen funtsa; laguntza ematea eta jasotzea taldeko helburu komunetara iristeko. Komunikazioa, kohesioa eta konfiantza bultzatzen dituzten jolasak dira eta oinarrian duten ideia da elkar onartzea, laguntzea eta gauzak partekatzea elkarrekin jolastuz eta sortuz.

Nik jolas kooperatiboak eta sormen jolasak batu egiten ditut, bi kontzeptuak integratu ditut nire programetan. Hau da, jolas kooperatiboek lankidetzarako beharrezkoak diren harremanak egituratzen dituzte eta pixka bat itxiak dira; sormen jolasak, aldiz, irekiagoak dira, parte-hartzailearen irudimena, egituratzeko modua eta abar sartzeko aukera ematen dute.



Noizkoak dira jolas kooperatiboen lehen erreferentziak?

Nik jasotako lehen erreferentziak 70eko hamarkadakoak dira, Terry Orlick Kanadako Ontario Unibertsitateko irakaslearen lanak, hain zuzen ere. Haurrek, nerabeek eta helduek modu ez kooperatiboan jolastea bultzatu zuen Orlickek.

Dena dela, normalean kultura batean egiten diren jolasak kultura horren isla izaten dira eta Orlicken aurretik ere jolas kooperatiboen hainbat esperientzia bazeuden; esate baterako, inuiten kulturan, Txinako hainbat herritan, Ameriketako indiar tribuetan eta abar. Haurrek ikusten duten hartara jolasten dute; harreman kooperatiboetan egituratutako helduen gizarte bat ikusten badute, haurrek interakzio egitura horiek erabiliko dituzten euren jolasetan; aldiz, konpetitibitatea ikusten badute, euren artean lehiatuko dira. Beraz, jolas kooperatiboen jatorria bere kideen arteko harremanak kooperatiboak diren gizarteetan koka dezakegu.

Orlicken esperientzia aitzindariez gain, badira geografikoki gertuagoko beste batzuk ere: Cascón, Bantulá, Martín, Beristain edota SEDUPAZ kolektibokoak. Proposatzen dituzten ekintzen interesa aipagarria da, baina oso gutxitan egituratzen dituzte sistematikoki eta ez dute ebaluatzen haurren garapenean duten eragina.



Nola sartu zinen zu mundu honetan?

80ko harmakadan hasi nintzen haurren jolasak aztertzen. Psikologian lizentziatu berria nintzen eta jolasen mintegi batean parte hartzen nuen. Horrez gain, arazo psikologikoak zituzten haurrekin terapia tresna bezala jolasa erabiltzen zuen terapeuta talde batekin kolaboratzen hasi nintzen. Esperientzia bi horiek jolasen mundu zabalera hurbildu ninduten. Mundu horretan biltzen eta islatzen da haurraren izate osoa eta horrek bete du nire zeregin profesionala azken 20 urteotan.

Urte hauetan zehar jolas kooperatiboen eta sormenezkoen hainbat programa diseinatu ditut Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako neska-mutilentzat programen aplikazio eta ebaluazio metodologiak zehaztuz. Psikologia eta hezkuntzako hainbat profesionali eta ikastetxeetako irakasle eta psikologoei esker programa horiek martxan jarri ahal izan ditugu eta haur zein nerabeen garapenean dituzten eragin positiboak baieztatu ere bai.



Zertarako balio dute jolas kooperatiboek?

Jolas kooperatiboek eta sormenezkoen programek hiru funtzio nagusi dituzte. Lehenengoa prebentzioa da, zeren sozializazio arazoak aurreikus baitaitezke jolasen bitartez. Bigarren funtzioa haurren garapen soziala, emozionala eta sormena bultzatzea da. Eta hirugarren funtzioa terapeutikoa da, garapen arazoak dituzten haurren integrazio sozialari eta oreka emozionalari laguntzen baitiote.

Zehatzago esanda, jolas kooperatiboek haurrei besteak kontuan hartzen erakusten diete, helburu komunak lortzeko laguntza ematen eta jasotzen, besteekin laguntza eta lankidetza harremanak edukitzen... Horregatik guztiagatik garapen integrala bultzatzeko erabil daitezke bai hezkuntza formalean eta bai ez formalean, eta baita arazo klinikoak eta terapeutikoak dituzten haurrei laguntzeko ere.



Zein ezaugarrik bereizten ditu sormenezko jolas kooperatiboak beste jolasetatik?

Sormenezko jolas kooperatiboek bost ezaugarri dituztela esan daiteke.

1.- Partaidetza: jolas hauetan taldeko guztiek parte hartzen dute, inoiz ez da inor kanporatzen eta ez dago ez irabazlerik ez galtzailerik. Jolasen xedea da helburu komunak lortzen laguntzea, eta horretarako partaide bakoitzak beharrezkoa den zeregin bat du taldearen barruan.

2.- Komunikazioa: jolas guztiek talde barruko komunikazio prozesuak egituratzen dituzte. Haurrek entzun, hitz egin, erabakiak hartu, negoziatu... egin behar dute. Horrek guztiak elkarren arteko komunikazioa (ahozkoa nahiz ez ahozkoa) bultzatzen du, entzuketa aktiboko ohiturak bultzatzen ditu, entzuten eta besteek esaten dutena kontuan hartzen ikasten dute, elkarrizketarako gaitasuna garatzen laguntzen du, komunikazio zirkularra eta bi norabidetakoa sortzen da...

3.- Lankidetza: hau izango litzateke elementurik nagusiena. Jolasek bultzatzen duten dinamikak parte-hartzaileak elkarri laguntzera bideratzen ditu baldin eta helburu komuna lortu nahi badute. Hau da, denek parte hartzen ez badute ez dute helburua lortzen.

4.- Fikzioa eta sormena: jolas askotan sugea, trena, kanpaiak "izango bagina bezala" jolasten da. Irudikatu egin behar da eta horregatik elkarrekin sortzera eta asmatzera bultzatzen dute jolasek.

5.- Dibertsioa: esperientzia horiekin haurrek lagunartean, positiboki eta modu eraikitzailean ondo pasa dezaten nahi da. Jolas horiekin hainbat gauza ikas ditzaten saiatzen gara (laguntza harremanak edukitzen, kooperazio gaitasuna garatzen, enpatia gaitasuna garatzen...), baina baita dibertitzen ere, balio dezatela ondo pasatzeko ere.



Jolas kooperatiboak gelan lantzeko hainbat programa egituratu dituzu. Zertan oinarritzen dira programa horiek?

Jolas kooperatiboen eta sormenezkoen programak adin desberdinetara egokitutako jolasen esperientzia sistematizatuak dira, ezarpen metodologia zehatza dutenak eta oinarri teoriko komuna.

Programen oinarri teorikoa hiru ikerketa ildotatik ateratako ondorioetan oinarritzen da. Lehenengo ikerketa ildoa haur jolasen inguruan egindako ikerketek osatzen dute eta jolasa giza garapenerako ezinbesteko ekintza dela diote. Bigarren ikerketa ildoak gizartearen aldeko portaerak aztertzen ditu eta heziketa testuinguruan konpetitzeko partez kooperatzen irakasteak garapen pertsonal eta sozialerako onurak dituela ondorioztatu da. Azkenik, hirugarren ildoak giza sormena aztertzen du eta sormenaren lanketarako egokiak direla dio.

Oinarri horietatik abiatuta osatu ditut gelan lantzeko programak, bai Haur Hezkuntzarako eta baita Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako ere.



Zer eta nola egiten da programa horiekin gela barruan?

Hasteko bi haur talde hartzen dira: batek jolas kooperatiboen programak lantzen ditu eta besteak ez, eta bukaeran bi taldeen arteko konparazioak egiten dira ondorioak atera ahal izateko. Bigarren taldeari kontrol taldea deritzo.

Lehendabizi test edo proba batzuk egiten zaizkie guztiei beraien garapen emozionala, soziala, sormenezkoa... neurtzeko.

Jarraian haur talde bat programa lantzen hasten da modu sistematikoan, hau da, astero-astero jolas kooperatiboko saioak egiten dituzte. Saioen iraupena desberdina da adinaren arabera: Haur Hezkuntzan ordu erdiko saioa egiten dute, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloan ordu eta erdikoa eta Lehen Hezkuntzako 3. zikloan eta Bigarren Hezkuntzan astean bi ordu. Aipatu saioak eskola ordutegiaren barruan ordu finko batzuk dituzte ikasturte osoan zehar. Askotan Plastika edo Etika ikasgaien orduak hartzen dira.

Haurrek sistematikoki jolasten dute ikasturte osoan zehar ezarri dugun metodologia jarraituz. Jolasen bitartez bi kontzeptu bateratzen ditugu: etika eta estetika. Etikaren arloan laguntzeko ekintzak, kooperazioa, enpatia... lantzen dira; eta estetikaren ikuspegitik sentsibilitate artistikoa, hitzezko sormena hizkuntzaren bitartez, sormen grafikoa, eraikitzeko sormena, sormen dramatikoa...

Ekainean berriz ebaluazioa egiten da hasierako aldagai berak neurtzeko eta bi taldeen arteko konparaketak egiten dira.



Nolako egitura du saio bakoitzak?

Normalean saioak soinketa edo psikomotrizitate gelan egiten dira taldeko ekintzak egin ahal izateko, salto egiteko, korrika ibiltzeko...

Saio hasieran irekiera fasea deritzona egiten da. Irakasleak jolas kooperatiboak zer diren gogorarazten du eta helburuak aipatzen ditu: lagunak egitea, dibertitzea, laguntzen ikastea, partekatzen eta elkarrekin lan egiten ikastea, sortzaileak izatea... Esperientziaren helburuak transmititzen zaizkie lehen saioetan eta hiruzpalau saioren ondoren beraiek gogoratzen dituzte.

Ondoren jolasak egiten dira. Irakasleak jolasaren arauak azaltzen ditu lehendabizi eta gero jolasa egiten da. Saio bakoitzean bi edo hiru jolas egiten dira.

Jarraian eztabaida edo hausnarketa dator. Jolasa bukatu ondoren gertatu dena komentatzen da. Adibidez, elkarrekin zerbait eraiki baldin badute zer produktu atera den adierazten da, zein gustatzen zaien gehien, zein diren orijinalenak... Interakzio ikuspegitik taldean gertatu dena ere komentatzen da: denen ideiak aintzat hartu diren edo ez, ekintza burutzerakoan denek parte hartu duten edo ez, arazoak edo gatazkak egon diren edo ez, egon badira nolakoak... Azken finean, interakzioa, ekintzaren bilakaera eta produktuak aztertzen dira.

Horren ondoren itxiera fasea dator. Saioan eduki diren sentimenduak komentatzen dira, zer plazer sortu dieten, aurreko fasean agertu ez diren arazoak aztertzen dira, gustura egon diren edo ez... Eta saioa horrekin bukatzen da.



Nolakoak dira jolasak?

Hainbat jolas mota daude: aurkezpen jolasak, ahozko nahiz ez ahozko komunikazio jolasak, talde kohesioko jolasak, laguntza jolasak, konfiantza jolasak, lankidetza jolasak, adierazpen emozionaleko jolas kooperatiboak, sormenezko jolas kooperatiboak...



Emaizkiguzu jolasen adibide batzuk.

Adibidez, talde kohesioko jolas bat txiklearena da. Bakoitza txikle zati bat da eta gelan saltoka ibiltzen da hanka biak elkarturik eta am-am esanez. Txikle zatitxo batek beste bat ukitzen badu elkartu egiten dira, azkenean denek txikle handi bat osatu arte. Jolas hau saioaren hasieran taldearen kohesioa indartzeko da. Haur bakoitzak taldeko partaide sentitu behar du. Bakoitzak laguntza eman eta jaso egiten du helburu komun bat lortzeko; txikle handi bat osatzea, alegia.

Hondarrezko zakutxoaren jolasa laguntza jolasa da. Bakoitzak buruan hondarrezko zakutxo bat dauka eta gelan ibiliz doa. Zakutxoa erortzen zaiona izoztuta gelditzen da eta beste lagun bat izoztuta dagoela konturatu eta laguntzera joan arte mugitu barik egon behar du. Laguntzera doanak berriro zakutxoa buru gainean jartzen dio eta ostera mugitzen hasten da. Jolas honen interpretazioa honakoa da: ikusi egin behar dute nork behar duen laguntza, hots, zein dagoen izoztuta. Ondoren, laguntzeko jarrera eduki behar dute gerturatu eta zakutxoa jartzeko. Horrez gain, lagundu bitartean zakutxoa eror dakioke laguntzen ari denari, hau da, izoztuta gera daiteke; beraz, kontuz ibili behar du.

Hitzen bazarra izeneko jolasa lankidetza jolasa da. Bost haurreko taldea egiten da eta bakoitzari kartazal bat ematen zaio barruan bost hitzekin. Denen artean 25 hitz dituzte eta bost esaldi osatu behar dituzte, hitzik soberan gelditu gabe. Esaldiak osatzeko beharrezkoa dute beren hitzak lagunei ematea eta haienak jasotzea. Jolas hau hitzak hartu eta ematean datza, laguntza hartu eta jaso behar dute helburu komuna lortzeko.

Ahozko komunikazioko jolas bat ipuina osatzearena da. Bakoitzak ipuin zatitxo bat kontatu behar du, batak bestearen jarraian eta azkenean ipuina osatu. Pertsona bakar batek kontatutako ipuin batek bezala gelditu behar du. Beraz, haurrek adi egon behar dute aurrekoek esaten dutena entzunez. Horrela, besteei entzuten ikasten dute.

Ahozkoa ez den komunikazio jolas bat animalien bikoteak osatzearena da. Bakoitzari animalia bat dela esaten zaio eta animalia bakoitzeko bi pertsona egongo dira. Guztiei begiak estaltzen zaizkie eta bakoitza bere animaliaren hotsa egiten hasten da bere bikotea bilatu arte. Jolas honek entzumen aktiboko jarrera bultzatzen du; haurrek adi egon behar dute besteek esaten dutena entzuteko.



Sormenezko jolasen artean ere sormen mota desberdinak lantzen dituztenak erabiliko dituzue.

Bai, hala da, horien artean ere asko daude. Esateko baterako, objektu batek izan ditzakeen erabilpen posible eta ezohikoak zerrendatzea. Adibidez, zertarako balio du adreilu batek? Beste jolas bat da egoera hipotetiko irrealen aurrean galderak planteatu eta bururatzen zaizkien erantzunak ematea: zer gertatuko litzateke animaliek hitz egiteko gaitasun izango balute? Jolas horietan denek proposatu behar dituzte ideiak, oso garrantzitsua da hori.

Marrazkien bidezko sormenezko jolas bat kartulina batean bost puntu marraztu eta horiek kontuan harturik irudi bat egitea izan liteke.

Osagarrien jolasaren bitartez, bestalde, sormen dramatikoa lantzen da, hots, gorputza. Lerro batean pertsonaiak daude eta beste lerroan osagarriak. Pertsonaia bat txirrindularia izan daiteke eta erdira atera eta bizikletan dabilela antzezten du. Bigarren lerroko osagarri bat bizikleta izango da eta erdira atera eta biek antzezten dute.



Nolako emaitzak atera dituzue orain arte egindako esperientzietatik?

Ikastetxe publiko zein pribatuetan, eta herri nahiz hirietako eskoletan ezarri ditugu programak. Ebaluazioetan ikusten denez eragingarriak izan dira eta estatistikoki frogatuta daude, gainera.

Esate baterako, sozializazioa errazten duten zenbait portaera ugaritzen dira jolas kooperatiboak landu ondoren: lidergo jarrera, alaitasuna besteekiko harremanetan, laguntza edo sentsibilitate portaerak, sozializazio arauekiko errespetua, bulkaden autokontrola... Bestalde, hainbat portaera negatibo gutxitu egiten dira: agresibitatea, geldotasuna, uzkurtasuna, antsietatea, lotsa...

Era berean, kooperazio gaitasuna ere handitu egiten da eta kooperazioa errazteko jarrerak ere bai. Adibidez, jolas kooperatiboak landutako haurrek denbora gutxiago behar izaten dute taldean elkarrekin ekintza bat egiteko eta errazago elkartrukatzen dituzte piezak, gutxiago kostatzen zaie laguntza eskatzea...

Adimen intelektualean ere aldaketa esanguratsuak antzematen dira.Izan ere, jolas kooperatiboak egiteak garapen sozialean ez ezik maila intelektualean ere eragina duela ikusi dugu.

Beraz, egindako ebaluazioetan ikusi dugu jolas kooperatiboak lantzeak eragina duela alderdi sozialean, emozionalean eta kognitiboan.



Irakasleei prestakuntza ematen aritzen zara. Zeri ematen diozu garrantzirik gehien prestakuntza horretan?

Garrantzitsuena irakasleek beraiek esperimentatzea da, hots, jolasak egitea. Esperimentatu ondoren zertaz ari garen ikusten dute eta hori oso garrantzitsua da, gero haurrekin jolas horiek egin beharko dituztelako.

Horrez gain, esperientzia horien edukiak ezagutzea eta lantzen dugun kontzeptuekiko sentikorra izatea ere garrantzitsua da: lankidetzaren ideia, ikasleen artean interakzioa bultzatzearen ideia, ikuspuntu desberdinekiko errespetua, besteen egoera emozionalarekin enpatia adierazteko gaitasuna, norberaren ikuspuntua ez dela bakarra jakitea, agresibitatea kontrolatzea...

Ideologikoki jolas kooperatiboekin lantzen diren kontzeptuekin konektatzea garrantzitsua da. Batzuetan, nahiz eta gutxitan izan, irakasle batzuk pentsatzen dute gizarte konpetitibo batean bizi garenez ikasleei lehiatzen erakutsi behar zaiela. Kooperatu-konpetitu polemikan sartu gabe, nik uste dut gizakiak taldean lan egiteko gaitasunari esker eboluzionatu duela. Haurrek kontestu eta egoera askotan gara ditzakete lehiatzeko gaitasunak eta hemen kooperatzen irakasten dugu. Hori sinesten ez duenak hobe du programa hauek martxan ez jartzea, kontraesanean eroriko baita; ezin da psikomotrizitate gelan jolas kooperatiboak egin eta gero Matematika edo Gaztelania irakasterakoan harreman konpetitiboak erakutsi. •
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
LA SALLE ikastetxea, Donostia: Haurren neuronak estimulatuz eta ordenatuz
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
HIRUKI taldea: Liburu egokien bila
haur-
jolasen abestiak
II
Inauteriak
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
MARTINEZ, Begoa:
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.
Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
VADER, Marinus:
Buru
funtzionamenduaren pedagogia.
Armelle Geninet
irakaslearen ikerlanak
Haur Hezkuntza eta espezialistak
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
MONTESSORI, Maria
042: Prestakuntza ildo berriak irekitzeko beharra gero eta nabariagoa da.
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
SUMMERHILL, SUTHERLAND NEILL, Alexander
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
PIAGET, Jean
LOPEZ DE SOSOAGA, Alfredo: Bertoko jolasak ala kirolak
FREINET, Clestin
REICH, Wilhem
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
FOCAULT, Michel
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
VIGOTSKI
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
ROGERS, Carl
Heziketa, guztion erantzukizuna
Hurrengo uztailean berriro topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (I)
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Paulo Freire
lau haizetara
Kili eta Kolo
2 urteko haurrekin lantzeko materiala
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (eta II)
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
HOYUELOS, Alfredo:
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
NOVAK, Joseph D.
ELLIOT, John. Berrikuntza heziketa praktikak hasita
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
DECROLY, Ovide-Jean
Takolo, Pirritx eta Porrotx Nikaraguako ikasleen artean dabiltza
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
Erne! Badatoz II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak
FREIRE, Paulo
Marrubizko muxuak zentsuraren aurka
KOHLBERG, Lauwrence
TEBEROSKY, Ana:
II Hik Hasi Udako Topaketak
GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Hik Hasi Udako Topaketak
Idafe: autoerrealizazio bidean
Balioak lantzeko programa berria
Kili-Kili aldizkaria eraberritu da
HAMILTON, David
Gure ikasliburuak, geuretik abiatuta
II. Topaketa Pedagogikoak arrakastaz burutu ziren
MATA, Marta:
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
TURIEL, Elliot
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
MARCHESI, Alvaro:
Aukera ugari hik hasi udako
topaketa pedagogikoetan
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
AOZARAZA ikastetxea, Oati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
III Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik gora dira dagoeneko izana eman dutenak
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Txanela Proiektua
Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako ikasmaterial globalizatua
Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak
Haur jolasen abestiak III
HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen arrakasta handituz doa
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Zorionak Ipurbeltz!
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
IV. Hik Hasi Udako Topaketak
Uztailaren 1, 2 eta 3an burutuko dira Donostian
Zientzia, teknologia eta lanbideak Euskal Herriko testu liburuetan
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
SAN TELMO ETXOLA: Ugaztun hiztunak gara
IKAZTEGIETAKO HERRI ESKOLA: Zer dira janari transgenikoak?
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Euskal testu liburugintza XXI. mendearen atarian
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Birakusi aldizkaria eta web gunea
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
AOZARAZA ikastetxea, Oati: Literatura bizitzeko modu bat
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
MENDILORRI IV eskola, Iruea: ...eta Mirren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Mitologoa eta mozorroak Zarauzko ikastolako inauterietan
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
GARMENDIA, Jesus:
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Udako Topaketak: gozartu, erlaxatu, ikasi
Begiradaren heziketa eskolan
COSIDO, Jesus:
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
SAENZ, Maite:
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
GIMENO SACRISTN, Jos
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Udako Topaketak: 500 irakasleren bilgune
Izena emateko epea pasa bazaizu, oraindik bada lekua zenbait
ikastarotan
Amnesiaren gaitz mortala
DONIBANE-LOHITZUNE/ZIBURU ikastolak, Donibane-Lohitzune: Maskarada
MONTERO, Jose Luis:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte)
LABIAGA ikastola, Bera:
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Ikastea ez da hartzea
LUKAS, J. F.:
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
AIZARNA, Kontxi:
SUBIL: Euskal kukturan zeharreko bidaia
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
ANTXETA ATSEDENALDI ELKARTEA, Donostia (Egia): Haurren bilgunea baino gehiago
Freineten 100. urteurrena
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
RIZZI, Rinaldo:
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
Tertulixak: autoheziketa modu bat
Tailer globalizatuak: ekintza desberdinak ideia nagusi baten inguruan
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
UGARTETXEA, Arantxa:
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Zer irakur dezakegu irakasle, ikasle eta gurasook?
Gabon sasoian
Haur-jolasen abestiak
Gabon inguruko ospakizunak berreskuratuz
Eskoriatzako museo eskola:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÍ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
Herri Eskolen Mugimendu Kooperatiboaren 26. Kongresua
Jaione Apalategi: Hezkuntzak duen galerarik handiena, bere zientzia den Pedagogiak, oraindik ere, behar duen independentzia lortu ez izana da "
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
Jolas kooperatiboen etxea, Donostia: Denok kooperatiboak izaten ikas dezagun
Ikuspegi pedagogikotik bidegabekeria bat da
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Beldurraren aretoa, Galtzagorri Elkarteak beldurrezko ipuinen inguruan osatutako erakusketa
OLVERA, Angelica:Familia Sistemikoko aditua eta ikerlaria.Sustrairik gabe, hegorik ez dago. Eskolatik erreskatatu egin behar dira familiaren historia eta testuinguruaren historia
Usurbilgo haur eskola: Haurdun dauden amak haur eskolan
Uda giroko aisialdia
ETXEKO IRAKASKUNTZA
JOSU TXAPARTEGI
Zer baldintza behar dira ikasleek gustura ikasteko?
Eguna edukiak irakasten pasatzen bada, nondik atera denbora haurren kezkak, sentimenduak, arazoak... lantzeko?
Eraldaketa prozesuak. Parte-hartzean oinarrituriko metodologiak bideratuz.
PEDAGOGIA SISTEMIKOA
HOPKINS, David: Hezkuntzak ez du irakaskuntzara soilik mugatu behar; eskolak ekarpena egin behar dio gizarteari
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
Hazitegi proiektua: 0-6 urteko haur eskolak
Waldorf pedagogia
Bideo jokoak eta hezkuntza. Euskal Herrian egindako ikerketa
Pikler Institutura: Bilbotik Budapesteko
Zugarramurdiko sorginen etxea
Adimen emozionala. Beste hizkuntza bat
Emmi Pikler (II). Jatorduetako zaintza
BILBATUA, Mariam: Metodologian hausnarketa sakona egin behar dugu. Zergatik ez dituzte konpetentzia handiagoak lortzen ikasleek? Hori da gakoa
PUJOLAS, Pere: Nazioarteko erakundeen arabera, hezkuntza sistema guztiek ikuspegi inklusiboa izan beharko lukete
Burdin Harana Europa osora zabaldutako burdina
Joseba Azkarraga: "Kontua ez da zelan sortu eskola ona, gizarte hezitzailea nola eraiki baizik"
Erotu egiten al ditugu gure seme-alabak eskolaz kanpoko ekintzekin
LONGAR proiektua Vianako hirugarren adinekoei emanaldia
Zer esango zenuke irakasleen prestakuntzaren gainean
Gure Sustraiak Aterpea eta baserri eskola
Joxe Amiama: "Eskola eta familia helburu bera duten bi sistema desberdin dira. Elkar onartu behar dugu eta gizatasun handiagoz jokatu"
Bilboko euskal museoa Jatorrira bidaia
Dolors Quinquer: "Ikasleak irakurle kritikoak izatea garrantzitsua da sarean dagoen informazio guztiarekin. Hori ikasi egiten da, eta horretarako, hezi egin behar ditugu"
Kubako eta Euskal Herriko haurrak baturik, liburuen eta antzerkiaren bidez
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
Bikotekaka Irakurtzen, parekoen arteko ikaskuntza bultzatzen duten ikastetxe euskaldunen sarea
Bikotekaka Irakurtzen, parekoen arteko ikaskuntza bultzatzen duten ikastetxe euskaldunen sarea1
EAEko HH eta LHko Eskola Publikoko XXX. topaketak
Delikatuz Elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?
Miarritzeko itsas museoa
Gure adimena nola eta norantz gidatu ikasten
Adimen emozionala: irakasleen gizakitasuna
Antzerki irakasle jantziak, antzerkiaren balioak hedatzeko
Zertan jolastuko gara?
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa) AGORTUTA
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Ilunetik argira. Elbira Zipitria
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005