[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
HAZI HEZI etxean hezten laguntzeko aldizkaria
 

Proposamen hezitzaile berria laster kalean izango dugu: HAZI HEZI aldizkaria. Ba al du zentzurik, zure ustez, halako proposamenak?

EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Bai, zergatik ez? (2)

Fausti E. ¦ 2012-04-04 09:33:36

Kioskora joan besterik ez dago gaztelaniaz egindago zenbat era horretako aldizkari dauden ikusteko. Beste hizkuntzetan baldin badaude, zergatik ez euskaraz?

ERANTZUN HONI -->

Bilbon, guztia gaztelaniaz

Miren E. ¦ 2012-04-10 14:29:01

Bilboko kiosko batzuetan begira aritu naiz, eta egia esan, zuk diozun panorama aurkitu dut. Aldizkari asko bai, baina guztiak esan nezakeen gaztelaniaz zeudela. Donostiara, Iruņeara edo edonora joanda, antzekoa gertatuko dela pentsatzen dut.
Niretzat, horrelako izaera izango den aldizkari bakarra izanda, estiloa eta edukia asmatzea izango da zaileana. Hor dago gakoa. Bestela, horren beharra dagoela garbi daukat.

hazi hehzi

i.a ¦ 2012-06-05 17:23:23

Elkar saltoki guztietan badago, nik jadanik erosi dut.


Zentzu handia du (0)

Fernando M. ¦ 2012-04-10 14:22:09

Informazio eta komunikazio garai honetan, gain-informazioa dagoela uste dut. Horregatik, zail egiten da hain kontrajarriak diren iritzien artean ongi hautatzea. Edozein gaiaren gainean arituta ere, Internetera sartu eta iritzi opila aurki genezake. Baina, zein informazio da baliagarria? Kriterio zentzudunak eta ongi oinarrituak behar dira eguneroko heziketan, bestela, onuraren ordez, kalte handia egin genezake.

ERANTZUN HONI -->


Nire ustez, bai. (0)

Izaro A. ¦ 2012-04-22 12:10:00

Krisi garaiotan, egunero ari dira albiste kezkagarriak hedatzen komunikabideak. Albiste on gutxi entzuten ditugu. Matxake horrek negatibismoa eta beldurra zabaltzeko harrisku handia dago. Ezkortasuna nagusitzea eta pertsona beldurtia baino gauza kezkagarriagorik ez dago. Horrek, inmobilismora edo astakeriak egitera bideratzen du jendea. Bizitzan, zer gauzak diren garrantzitsuen gainean aritzea ona da. Aldizkariak lagun dezake horretan.

ERANTZUN HONI -->


Zoragarria iruditu zait (0)

Luis Mendia ¦ 2012-05-17 11:26:20

Hazi Hezi aldizkaria ikastetxean ikusteko aukera izan dut eta zoragarria iruditu zait. Gai asko daude, adin desberdinetakoentzat gainera, eta agian gehiegi du irakurtzeko, baina hilabetekaria ez denez, bada denbora interesa izanez gero udan irakurtzeko. Nire aldetik zorionak egiten ari den lanarengatik. Animo eta eutsi goiari!

ERANTZUN HONI -->


Zer pentsatua eman dit (0)

Mirari Goikoetxea ¦ 2012-05-17 21:31:03

Bai, zer pentsatua eman dit aldizkariak. Alde guztietan ezkortasunari garrantzia ematen ari zaionean halako ekarpena egiteak zer pentsatua ematen du, bai ala bai. Guraso naizen heinean, zure inguruan zerbait positiboa ikusteak zure odola garbitzen dela sentitzen duzu. Egoera txarrean ere, gauza ederrak egin daitezkeela sentitzeak barrua dirdirka jartzen zaitu. Halako oparia egiteko gaitasuna izateak bihotza handitzen dizu. Bai, segi bide horretatik, pentsalari pentsarazle, edo hobeto esanda, ekimen handiko ekintzailek!

ERANTZUN HONI -->


Behar-beharrezkoa da (0)

Maite Uranga ¦ 2012-05-21 11:59:05

Hazi Hezi irakurri ondoren, ez badut guztia irakurri ere, halako aldizkari baten premia zegoela konturatu naiz. Behar-beharrezkoa da ulertzeko moduan jartzea eta gai bakoitzaren gauzarik inportanteenak jartzea, aldizkarian egiten den bezala. "Umearen loa" eztabaidan ez zela posizionamendurik hartzen pentsatu dut hasieran, baina eztabaida bada, ikuspegi desberdinak jartzea ongi dago. Hala ere, zer modu den egokiagoa agertuko duzue, ezta? Badakit pentsamendu desberdinak daudela, baina gauza batzuk beti dira beste batzuk baino hobeak. Esker mila egin duzuen aldizkariarengatik, zorte on eta urte askotarako izan dadila.

ERANTZUN HONI -->


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.eus / Lege oharra