23. Txantxa, musika, umorea eta animazioa… Txantxarien jolasak

Irakasleak: * Gipuzkoako Urtxintxa Eskolako hezitzaileak.

Oharrak:


Adi! Kasu! Erne guztiak! Txantxariak datoz! Jolasean, olgetan, dostetan hasteko garaia heldu da!


“Haurrak jolasa berea du” dio esaera zaharrak, baina guk aldarrikatzen duguna da bizitzak berak dituela bere, jolasa, alaitasuna, umorea eta adiskidetasuna. Eta jolasteko gure aurtengo proposamena TXANTXARIEN JOLASAK dira. Taldean abesteko eta dantzatzeko hainbat proposamen landuko ditugu jolas ­ikastaro praktiko honen bidez.