06. SMK: sentitu, maitatu eta komunikatu.

Irakasleak: * Aintzane CABO BILBAO. EHU-ko irakaslea. Hezkuntzaren Teoria eta Historia saila.

Oharrak:


Irakaslearen eta ikasleen arteko harremana eta komunikazioa hobetzea da ikastaro honen helbururik nagusiena. Gizartean gertatzen diren aldaketak direla eta, irakas-ikasi ingurua etengabe aldatuz doa eta honek irakasleoi eskakizun eta betebehar desberdinak izatera behartzen gaitu. Gelan aurkitu ahal ditugun premia bereziko ikasleen atentzioa ondo bideratuta egon behar da modu integratzaile batetan eta dibertsitateak ematen duen aberastasuna defendatuz. Ikasleen lan kooperatiboa eta gizarteratze prozesuaren garrantzia ulertzea funtsezkoa da kalitatezko hezkuntza prozesua eraikitzeko, baita metodologia eguneratua eta aktiboa erabiltzea ere. Horretarako, irakaslea ikasleengana, hauen arazo eta intereseetara hurbildu behar da eta modu horretan eszenatoki aproposa eraiki behar du hauei ikaskuntza prozesuan laguntzeko.