19. 10 gai, 10 plastika proposamen

Irakasleak: * Alazne UGARTETXEA. Haur Hezkuntzako irakaslea eta umeentzako tailerretan aditua.

Oharrak:


Uztailak 2, 3 eta 4


9:00-14:00


- Gabonak datoz! Zelan apainduko dugu gela?


- Zelan landu sentimenduak plastika txokoan?

- Gelako maskota egiteko, ideiaren bat?

Horrelako galderak behin baino gehiagotan entzuten dira irakasle geletan. Berdin da proiektuka zein beste metodologiaren bat erabili, azkenean, guztion kezkak antzekoak izaten dira. Goazen ba, kezka horiei erantzuna ematera!


Norentzat


Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko irakasleentzat bereziki. Baita ere, adin horretako umeekin ari diren begirale zein gurasoentzat.


Helburuak


- Ondo pasatu eta sormena landu.

- Plastika teknika desberdinak ezagutu.

- Material berriak ezagutu.

- Plastika mundua beldur barik ikusi.

- Esperientziak elkarbanatu.


Metodologia


Ikastaroa guztiz dinamikoa eta praktikoa izango da, tailer bat.

Ikasturtean lantzen diren 10 gai (itsasoa, udaberria, eskola, sentimenduak...) abiapuntu gisa ­hartuko ditugu eta gure egunerokoan topatzen diren materialekin (platerak, kutxak, tutuluak…) 10 proposamen desberdin aurkeztuko ditugu. Lan horiek hainbat motatakoak izango dira ­(jostailuak, apaingarriak, txotxongiloak…) eta erraz egitekoak.

Amaitzeko, buruak martxan jarriko ditugu eta egindakoari bizitza emango diogu abesti zein istorioren bat antzezten, hala, egindako lanaren balioaz ohartuko gara.