25. Harrerako haurren hezkuntzari ­ begirada sakon eta sistemikoa

Irakasleak: BEROA elkartearen izenean, emaile hauek ariko dira: *Ana Mª GOMEZ ESPESO. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslea. *Kepa CAMIÑA ABAJAS. Irakaslea eta Berritzeguneko aholkulari ohia. Gaur egun, gai hauetan aditua eta aholkularia.

Oharrak:


Uztailak 2, 3 eta 4


9:00-14:00


BEROA Elkartea eta Familia Harrera zer diren eta jasotako haur eta gazteen hezkuntza prozesua eskoletan zein den aurkeztuko ditugu. Horretarako esku-hartze dugun familiekin, ikasleekin, irakasleen eta hainbat adituren ekarpenak eskainiko ditugu.


Familiarekiko lotura eta atxikimendua, erresilentzia eta harreratik emantzipaziorako bidea bezalako edukiak landuko dira metodologia teoriko-praktiko baten bitartez. Halaber, prozesuan diharduten agente ezberdinek osatutako mahai-inguru bat burutuko da.


Norentzat


Zuzen-zuzenean Hezkuntza Sistemaren barruan lan egiten dutenentzat edo horiekin elkarlanean aritzen diren agente ezberdinentzat (irakasle, orientatzaile, pedagogo, gizarte hezitzaile, psikologo, terapeuta…). Horiez gain, gaian interesa duen edonorentzat.