TEKNOLOGIA DIGITALAK

Irakasleak: Amaia Arroyo-Sagasta HUHEZIko irakaslea

Oharrak:


“Teknologia digitalak hezkuntzan: aldaketarako aukera baliatzen izango da”. Gaurtik aurrera matrikulatzen direnek, maiatzaren 19an jasoko dute materiala (irakasleak HIK HASIrako berariaz sortutako bideoak eta hautatutako testuak) eta zuzeneko saioa maiatzaren 26an egingo dugu adituarekin, Zoom bidez. IKTeen hausnartzeko premia ikusten du, une honetan inoiz baino gehiago, Amaia Arroyo-Sagastak: “Urteak dira teknologia digitalek hezkuntzarekin duten harremanaz ari garela. Batzuek ez dute ikusten lotura egiteko beharrik; beste batzuek, aldiz, integrazioa ezinbestekoa dela diote. COVID-19 birusa izan da harreman horretan aurrerapauso handiena bultzatu duena: bat-batean, hezkuntza ingurune digitalera igarotzea eragin du, ezbairik gabe. Berehalako egoera horrek, ordea, alderdi teknologiko-instrumentalari gehiegizko garrantzia ematea ekarri du: tresna digitalak izan dira protagonistak hein handi batean eta, horiek erabiltzeko jarrera tematian, alderdi pedagogikoak eta metodologikoak alboratzen ari diren kezka zabaltzen hasi da. Horren aurrean, ezinbestekoa da hausnartzeko parada hartzea eta teknologia digitalen inguruko oinarrizko galderak lantzea: Zer dira? Zertarako balia ditzakegu hezkuntzan? Zer baliabide izan daitezke erabilgarrienak? Eta zer oinarrizko gidalerro izan beharko genituzke kontuan, horiek integratzeko garaian? Galdera horiek guztiak lantzeak ahalbidetuko digu krisi honek eragin duen hezkuntza-aldaketarako aukera baliatzea, teknologia digitalek hezkuntzarekin izan beharreko harremana ikuspuntu pedagogiko, osasuntsu eta etikotik eraikitzeko”.