[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
KEZKEN TXOKOA
 
KEZKEN TXOKOA

Ziur baduzula dudaren bat, kezkaren bat, gertakari bitxiren bat... hauxe duzu halakoak plazaratzeko eta baita irakasleen arteko elkarrizketa sortzeko gunea, zuk nahi duzun gaiaren inguruan. Anima zaitez!

BIDALI ZURE KEZKA -->

KEZKAK

Amara Berriren esperientzia ezagutu - Eva María García Manzano ¦ 2016-02-16 20:58:34

Amara Berri- Haur Hezkuntza esperientzia ezagutzeko apuntatu nintzen eta ordainketa eginda daukat ere , baina ez didazue bidali ziurtatzeko plaza dudan ala ez. Suposatzen dut onartuta eta plazarekin nagoela baina jakin nahi dut ea benetan den eta non aurkeztu behar naizen otsailaren 26an arratsaldeko 18,00tan.

ERANTZUN HONI -->

Amara Berriren esperientzia ezagutu - Eva María García Manzano ¦ 2016-02-16 20:57:43

Amara Berri- Haur Hezkuntza esperientzia ezagutzeko apuntatu nintzen eta ordainketa eginda daukat ere , baina ez didazue bidali ziurtatzeko plaza dudan ala ez. Suposatzen dut onartuta eta plazarekin nagoela baina jakin nahi dut ea benetan den eta non aurkeztu behar naizen otsailaren 26an arratsaldeko 18,00tan.

ERANTZUN HONI -->

Harpidedun bai edo ez - Nagore Insausti ¦ 2015-12-11 16:24:06

Kaixo, erosketa bat burutu nahi nuke zuen webgunetik. Harpidedun naizen edo ez galdetzen dit. Hazi Hezi aldizkariaren harpidedun naiz, hortaz, bai erantzun behar al dut?

ERANTZUN HONI -->

Lan bila - Nerea Artola ¦ 2015-12-01 16:11:33

Kaixo, Haur hezkuntzako teknikaria naiz eta ez dut lanik, partzuergotik oso berandu deitzen gaituzte. Lan egiteko irrikitan nago eta ez dakit ikastaroren bat egin puntuz igotzeko eta aukerak haunditzeko edo zuzenean haur hezkuntzako karrera egin. Karrerarekin ate asko irekiko nituzkeela iruditzen zait. Zuen iritzia jakin nahi nuke. Mila esker!

ERANTZUN HONI -->

Ikastaroaren balioa - Julia Munarriz Antona ¦ 2015-05-26 18:15:04

Nik langabezian egonda ulertu dut Loczy ikastaroa 60€ balioko zaidala. Nire lagun batek ez dago INEM txertatua, egon beharko du 60€ ordaintzeko?

ERANTZUN HONI -->

Itxaronzerrendan egoteko beharra - Sandra M.C ¦ 2015-04-16 00:10:57

Kaixo! Zuekin kontaktuan jartzen naiz, "23. Ahotsaren erabilera egokia" kurtsoan partehartzeko asmoz. (Irakaslea: Jaione TXAPARTEGI. AransGiko logopeda.) Izan ere, aurten h.h.ko gradua bukatzekotan nago upv-en eta Gradu Amaierako Lanarako gaia "ahotsa gelan" suertatu zaidanez, informazio gehiago izateko beharra ikusten dut Orain interneten gauzak gehiago begiratzen egotean zuen kurtsoaren oharra topo egin dut baina beteta zegoela ikusterakoan... pentsatu dut mezu hau bidaltzea, izan ere, partehartzea nahi nuke behar dudalako eta gustatuko litzaidake itxaron zerrendan jartzea ala zuek salbuespen bat egin ahal baduzue kurtsoan bat gehiago onartzen ;) Besterik, Gabe. Zuen erantzunaren zain Sandra M.C

ERANTZUN HONI -->

Haur hezkuntzako zerrendak irekitzea - Susana ¦ 2015-02-16 23:04:11

oposaketaz gain ba al dakizute posible den haur hezkuntzako zerrendatan sartzea.Noiz iireki zian azkeneko aldiz

ERANTZUN HONI -->

Pedagogian lizentziaduna izanik, hezkuntza publikoko zein zerrendatan sartzeko aukera dago? - Mai ¦ 2014-11-04 18:38:59

Pedagogian Lizentziaduna izanik, hezkunta Publikoan zein zerrendatan sartzeko aukera dagoen jakin nahiko nuke. Egun beste eremu batean dihardut lanean, baino etorkizunari begira Pedagogia arlo hori irekitzea gustatuko litzaidake...

ERANTZUN HONI -->

6 urteko haurra masturbazioa - iratxe ¦ 2014-09-16 21:59:24

kaixo nire lehen alabak 6 urte dauzka eta masturbatzen ikusi eta harrapatu dut. lasaiegoteko esan diot baina behin eta berriz egiten duenean nerviosa jartzen nau. gero tarteka pixa egitendu ohean eta kezkatzen hasia nago. Normaltasunez jokatu nahi dut baina ez dakit nola

ERANTZUN HONI -->

PSIKOLOGIA LIBURURIK BATXILERGOAN - ENEKO ¦ 2014-09-08 09:43:54

Batxilergorako Psikologia ikasgaia lantzeko eskola-libururik al dago?

ERANTZUN HONI -->

Ingelesez irakasteko - Aitor ¦ 2013-10-02 14:48:12

Kaixo zein da Lanbide Heziketan ikasgaiak ingelesez irakasteko behar den titulazioa? Nik uste nuen b2 zela baina komentatu didate goi mailan c1 dela.

ERANTZUN HONI -->

Ikastaroak - Aitziber ¦ 2013-08-26 15:38:13

Kaixo Haur Hezkuntzako Heziketa zikloa amaitu berri duen ikasle bat naiz eta guri zuzenduta irailetik aurrera ze ikastaro egon daitezkeen jakitea gustatuko litzaidake. Aldez aurretik milesker.

ERANTZUN HONI -->

Irakaskuntza inguruko webguneak sortzeko eskaintza - Ima ¦ 2013-07-23 08:42:01

Kaixo lagunok, Duela kasik urtebete irakaskuntzaren inguruko domeinu batzuk erosi nituen, webgune batzun bidez garatu asmoz. Denbora faltagatik ez det hortarako tarterik izan eta domeinu hauek salgai jartzea erabaki dut. Honako hauek dira: haurjolas.com haurtxoko.com ikastetxeak.com eskolak.com haurhezkuntza.com lehenhezkuntza.com haurkanta.com udaleku.com Norbait interesatua balego, idatzi internet nabigaltzailean domeinuaren izena eta erosketa orria azalduko zaio. Ondo izan! Ima.

ERANTZUN HONI -->

HARPIDETZA EGITEKO ARAZO TXIKIA - JDLFHÑKDHF ¦ 2013-04-30 10:25:41

Kaixo, harpidetza egiten ari naiz eta ez dakit zer esan nahi duen EHNA-IFZ-NA-k. Norbaitek laguntzerik badauka? mil esker

ERANTZUN HONI -->

Cd baten bila - Saioa ¦ 2013-01-19 14:42:02

HTxirulaz Hik hasi Cd aren bila nabil;bigarren liburua agortuta dagoela esan didate eta ez dela berriro aterako ere.Cd arekin berdin gertatzen da?ez dago aukerarik CDa eta 2 liburua lortzeko? Milesker

ERANTZUN HONI -->

Euskal Sistema naziola eta debaldekoa - Itziar Osa ¦ 2012-06-29 12:32:55

Bada garaia desberdintasunak alde batera utzi eta elkartzeko. Nik nire kuota ordaintzeari utziko diot.

ERANTZUN HONI -->

Nafarroako listetan nola apuntatu behar dut? - Jasone ¦ 2012-06-05 10:46:10

Norbaitek ba al daki zer egin behar den Nafarroako listetan apuntatzeko?

ERANTZUN HONI -->

Udako topaketetan nola matrikulatu - Alba Garcia Portela ¦ 2012-05-20 11:06:04

Kaixo, Lan egiten dudan ikastolan topaketen informazioa dute eta fotokopia atera diot natrikula txartelari, baina gero ez du jartzen nora bidali. Dena den, dirusarrera aurretik egin behar da, ezta? Adeitasunez, Alba

ERANTZUN HONI -->

oposaketak prestatzen - matxin ¦ 2012-04-26 18:34:20

Erretretarako gutxi faltako litzaiokeen estreinatu gabeko maixua nauzue. Murrizketa eta enparauetan murgilduta dabil hezkuntza MUNDUA -orohar- eta erretreta urrutiratzen ari den bezala, lan aukerak desagertzen. Zaila zegok/n kontua. Maixu ikasketak bukatu berri dituen gazte baten kezken haritik, neuk ere jakin nahi nuke 2012ko oposaketak prestatzeko ba ote den laguntzarik, akademiarik, talderik...sauna batean bezala nago: galduta eta izerditan. Animo!

ERANTZUN HONI -->

Datorren urtean zer? - Ainhoa ¦ 2012-03-08 16:57:00

Kaixo! Aurten amaituko ditut haur hezkuntzako ikasketak, diplomaturako azken aleak gara eta datorren urtean ikasten jarraitzeko asmoa daukat. Gauzak dauden bezala.... Psikomotrizitatea ikasi nahiko nuke, non ikas dezaket?

ERANTZUN HONI -->

Haur hezkuntzako oposaketak 2012 - Elaia ¦ 2012-02-07 12:30:35

Jakin nahiko nuke haur hezkuntzako oposaketei dagokienez badauden temarioko 60 gaiak euskaraz.

ERANTZUN HONI -->

oposaketak 2012 zelai ¦ 2012-02-09 10:08:25

Azkenean ez dira 60 gai ala? uste dut orain arte bezala 25 direla... baina, non lortu ditzaket (euskaraz, noski)?

KALITATEA HAUR ESKOLETAN - ARRATE ¦ 2011-11-05 21:58:37

KALITATEA HAUR ESKOLETAN JARDUNALDIETAN IZENA EMATEKO EPEA AZAROAREN 4-EAN BUKATZEN ZEN, ¿DONOSTIARAKO PLAZARIK EGONGO LITZAKE ORAINDIK? MILA ESKER

ERANTZUN HONI -->

Hezkuntza Laguntzako Espezialistak. - ainhoa ¦ 2011-10-25 17:11:55

Hezkuntza Laguntzako Espezialisten ordezkoa naiz, oraindik ez nago lanean eta zerrendak nola dauden jakin ahal izateko Hezkuntzara deitu behar da zerrendan aurretik ditutan hautagaiak zenbat diren jakiteko, ez dago eskubiderik izan ere gainontzeko irakasleek irakasle.net helbidean sartu eta euren aurretik dauden ordezogaiak zenbat diren ikus dezakete deitu beharrean. Norbaitek zozer daki honi buru?? Lanik ba al dago aurten?

ERANTZUN HONI -->

Lan eskaintzarik ez dago webgunen! - ainhoa ¦ 2011-10-25 17:08:11

Lan eskaintzarik ez dago webgunen! Noiz ipiniko dituzte lan eskaintzak?? AInhoa.

ERANTZUN HONI -->

Euskara eta Literaturako oposaketak Nafarroan - Itsaso ¦ 2011-10-18 19:54:17

Kaixo, nahiz eta oraindik ez diren konbokatuko Euskara eta Literaturako temario bila nabil, baino ez dut inon aurkitzen. Eskertuko nuke norbaiten laguntza, nahiko galduta nago eta.

ERANTZUN HONI -->

kezka - Maite ¦ 2011-10-06 11:34:05

Aupa! lizentziatu berria naiz eta jakitea nahiko nuke ea irakasle bezala lan egiteko (DBH edo Batxilergoan) zer egin beharko nuken. Derrigorrezkoa da CAP ateratzea?

ERANTZUN HONI -->

Lanik ez? - Eider ¦ 2011-09-22 22:36:15

Bada urtebete Lehen Hezkuntzako ikasketak amaitu nituela, eta Historian Lizentziatura orain dela 12 urte amaitu nuela. Bizitza osoan haurren inguruan lan egiteko prest eta ez dago modurik, norbaitek azalduko dit ea nola lan egin daiteken hezkuntzan (kontutan izanik zerrendak itxitak daudela eta ez baduzu inor ezagutzen)? egia esan nire animoak nahiko motel daude gai honekin eta ez dakit ni naizen edo gauzak oso gaizki dauden.

ERANTZUN HONI -->

Neu ere Berdin Ilazki ¦ 2011-12-07 15:34:51

Iepa Eider! Neu ere berdin nago eta "de buena tinta" dakit ez garela bakarrak... krixton arazoa dago kalean hezkuntzarako prestatu garenon aldetik eta gaur egun prestatzen ari direnak... a ze etorkizuna! Eta orain oposaketak... HHrako 41 lanpostu... penagarria.

Lan poltsa - Leire ¦ 2011-09-06 16:14:22

kaixo! magisteritza bukatu berri dut eta listei buruzko informazioa jaso nahiko nuke! non aurkitu dezaket listak noiz irekitzen diren, izena non eman edo holako berriei buruzko informazioa?

ERANTZUN HONI -->

Igandeetan egunkarietan edo Hezkuntzako webgunean ainhoa ¦ 2011-09-14 18:57:44

Aupa Leire: Zerrendetan apuntatu zaitezke Hezkuntzako zerrendak irekitzen direnean, langile beharra dagoenean hain zuzen ere. Hezkuntzako webgunean Berrien atalean edo bestela egunkarietan argitaratzen da zerrendak ireki direla. Momentu honetan ez dago zerrendarik zabalik.

Igandeetan egunkarietan edo Hezkuntzako webgunean ainhoa ¦ 2011-09-14 18:57:44

Aupa Leire: Zerrendetan apuntatu zaitezke Hezkuntzako zerrendak irekitzen direnean, langile beharra dagoenean hain zuzen ere. Hezkuntzako webgunean Berrien atalean edo bestela egunkarietan argitaratzen da zerrendak ireki direla. Momentu honetan ez dago zerrendarik zabalik.

OH HAPPY, KANTA ETA DANTZA - KARMELE ¦ 2011-07-08 11:52:17

GUSTATUKO LITZAIDALE NONBAITEN AZALTZEA ZEIN MOTATAKO IKASTAROA IZAN DEN ANA ELORZAREN "OH HAPPY DAY". POSIBLE AL DA EBALUAZIO ORRIREN BAT AZALTZEA, NIRE IRITZIA EMAN AHAL IZATEKO? BESTELA FORO HONETAN POSIBLE IZANGO ZEN KONTATZEA? MILA ESKER.

ERANTZUN HONI -->

topaketetan denok baina elkarrekin gune berean ez - amaratxomaite ¦ 2011-05-31 19:20:52

Topaketetan parte hartu nahi dut ta nik bezalaxe beste batzuk ere baina gure haurrak une horretan posible da begirale , jolaskide... izatea guk gehiago ordainduz? Muxuak

ERANTZUN HONI -->

Haur Hezkuntzako oposaketak prestatzen hasi nai dut - Garazi ¦ 2011-05-24 21:50:18

Kaixo! Haur Hezkuntzako oposaketak prestatzen hasi nahi dut eta horretarako libururik, apunterik...dagoen jakin nahiko nuke. Oposaketak prestatzeko akademia batetara joan beharrean nago? Edo nire kabuz prestatzea badaukat?? Erantzun mesedez! Eskerrikasko!

ERANTZUN HONI -->

Ikastaro hauen bakioa - Kontxi ¦ 2011-05-04 13:37:44

Euskal Herriko Unibertsitatera joateko asmoa dut Ikastaro hauek homologatuta daude ? Unibertsitaterako balio dute ? Kreditu sistemaz neurtzen dira ?

ERANTZUN HONI -->

Zerrendak eta puntuak - Nineu ¦ 2011-05-03 15:29:20

Kaixo! Udako topaketen ikastaroak haur hezkuntza eta lehen hezkuntza zerrendetako merituetarako puntutzat hartzen dira??Eskerrik asko!

ERANTZUN HONI -->

Zerrendetarako puntuak Idoia ¦ 2011-05-19 19:08:55

Aupa! Sentitzen dut esatea, baina ez, zerrendetarako soilik lan esperientziak puntuatzen du. Beraz, pazientzia, hezkuntza politika berriarekin ordezkoek jai daukagu!

Badago LHko oposaketak ikasteko materialik euskaraz? - Xabier ¦ 2011-03-25 12:17:50

Kaixo. Lehen Hezkuntzako oposaketak ikasteko, gaitegia edo bertako zati batzuk lantzen dituen materialik euskaraz badagoen jakin nahiko nuke. Mila esker.

ERANTZUN HONI -->

Lehen hezkuntzako gaitegia euskaraz Idoia ¦ 2011-05-19 19:11:01

Kaixo! MAD argitaletxeak euskarazko gaitegia dauka, orokorra eta baita EAErako gai bereziena ere.

arbela digitala - Zerbait praktiko jakiteko gogoa duen irakasle bat ¦ 2011-01-02 14:53:11

Kaixo, Gustura egingo nuke arbela digitalaren erabilerari buruzko ikastaroren bat. Antla dezakezue zuek udarako horrelako zerbait? Mesede ikaragarri handia egingo zeniguke!!!

ERANTZUN HONI -->

2 urteko gelako programazioa - edurne ¦ 2010-11-08 15:21:52

kaixo! 2 urteko geletako esperientziak...konpartitu nahi nituzke. ea zein programazio erabiltzen dezuten, zuek badezuten.... mila esker

ERANTZUN HONI -->

habilitazioa - miren ¦ 2010-11-08 12:24:16

kaixo, lehen hezkuntza daukat eginda eta haur hezkuntza egiteko habilitazioaz informazioa nahi nuke. Eskoriatzaz aparte ez al dago inoon modurik ikasteka horiek euskaraz egiteko? Eta ba al du eraginik Boloniak? Lehen hezkuntza eta Kazataritza izanda zer aholkatzen didazue egigea? Mila esker

ERANTZUN HONI -->

bologna: graduak - lili ¦ 2010-10-08 00:02:29

Bologna ezarri zenetik graduak dira diplomatura eta lizentziaturen ordezko. Leheno magisteritza eginda psikopedagogia 2 urtetan egiteko aukera zegoen. Oraingo egoeraren berri duzue? Mila esker

ERANTZUN HONI -->

psikopedagogia - Ainhoa ¦ 2010-07-13 11:51:54

Psikopedagogiak ba a la dauka irteerarik gaur egun?

ERANTZUN HONI -->

Udako topaketak - Nekane ¦ 2010-05-25 12:33:34

Udako topaketetan matrikulatu naiz baina itxaron zerrendan nago. Nahiz eta itxaron zerrendan egon ordainketa egin behar dut? Eta oradainketa egiten badut gero ez badago plaza librerik dirua itzultzen dute?

ERANTZUN HONI -->

lan eskaintzak - irati ¦ 2010-05-03 20:22:17

duela urtebete ez dudala lan eskaintza berririk ikusten zuen orrialdean. beste lekuren baten al daude??

ERANTZUN HONI -->

lan bila Amets ¦ 2010-06-02 12:11:11

Ni ere zai nago! Uste dut ez dudala egun bakar bat ere pasatzen "lan eskaintzak" atalean sartu gabe. Nik ere eskertuko nuke beste inon agertzen direla jakinez gero abisatzea.

erantzuna irati ¦ 2010-05-15 18:07:41

iazko ikasturte osoan agertu ziren eskaintzak, horregatik egin zait arraroa. nik orain lanbiden begiratzen dut batez ere.

duda bera Iker ¦ 2010-05-04 11:47:27

Aupa Irati Nik duda bera daukat, baina uste dut lan gehienak ekain aldera sortzen direla, ikasturte berrirako beharrak aztertzen dituztenean. Beste webguneren bat ezagutzen baduzu eskertuko nizuke hemen jarriko bazenu. Agur

zalantza - Lire ¦ 2010-04-16 16:53:05

Kaixo!Haur Hezkuntzako zikloa amaitzear nago eta orain haur hezkuntza edo lehen hezkuntzako magisteritza egitea nahiko nuke. Badakit Bologna dela eta libreki egiteko aukerarik ez dudala baño ba aldago libreki egiteko aukerarik nonbaiten?eskerrikasko.

ERANTZUN HONI -->

aukera semipresentziala aloña ¦ 2010-10-11 15:22:32

aupa! EHU n bertan daukazu aukera bat semipresentziala deitzen diotena. Ez da klase guztietara joan behar eta 5 urtetan atera dezakezu gradua. hobeto informatu zaitezke bertan.

Oposaketarako akademiak - Emi ¦ 2010-02-21 17:30:24

Kaixo! Emi naiz. Iaz Haur Hezkuntzako magisteritza bukatu nuen eta oposaketetan interesatua nago. Iruñean ez ditut euskaraz ematen duten akademiarik aurkitzen.Ba al dakizue akademiarik dagoen edo gaitegia eta programaketak egiteko euskarazko libururik dagoen?? Bestelaz,Donostin hasi naiz psikopedagogia ikasten. Donostin akademiaren bat ezagutzen alduzue? Eskermile!!!

ERANTZUN HONI -->

Medizinak eman al daiteke ikastetxeetan? - Blanca ¦ 2010-02-18 15:32:23

Irakasleok eman diezaokegu ikasleei medizinak? Komentatu digute ba dagoela zirkular bat debekatzen duena medizinak ematea baina ez dugu topatzen, eta askotan gurasoek eskatzen digute zerbait ematea. Norbaitek ba al daki zerbait? Mila esker

ERANTZUN HONI -->

garatu ikastaroak - ane ¦ 2009-11-06 11:51:56

norbaitek ahal daki zer nolako baremazioak egiten dituzten garatu ikastaroekin? hau da, punturik lortzen ahal da edo ez dute zerrendetarako kontatzen?eskerrik asko

ERANTZUN HONI -->

Garatuko ikastaroak ataria ¦ 2009-11-11 11:05:51

Kaixo, Ane, Hoberena Hezkuntza Lurralde ordezkaritzan galdetzea izango duzu. Izan ere, haiek esango dizute zuzenen zein ikastaro eta zenbat kontatzen dituzten puntuetarako. Ongi izan!

ARAZO AFEKTIBOAK ETA JARRERA AGRESIBOA IKASGELAN. - Idoia ¦ 2009-10-19 16:38:01

Ikasgelako agresibitatearen atzean zeintzuk dira benetako arrazoiak? gabezi afektiboak ote?

ERANTZUN HONI -->

Puntuak lortzeko zer egin? - Idoia ¦ 2009-09-12 17:31:24

Kaixo! Lehen hezkuntzako irakaslea naiz eta egun Psikopedagogia azken ikasturtean murgilduko naiz. Jakin nahiko nuke zerrendatan igotzeko zein gauza, ikastaro, meritu...egin ditzakedan puntu ditxosoak lortzen joateko. Eskertuko nuke zuen orientazioa eta laguntza. Agur bat.

ERANTZUN HONI -->

euskera eta gazteak - ttakun ¦ 2009-06-09 23:38:41

Ttakunetik erantzuten dizut, lan ildoak esperientzia pilotuak, emaitzak eta kezkak azalduko ditugu topaketetan. 70 gazte ktgn…

ERANTZUN HONI -->

Beldurrak 2 urteko umeengan; otsoa, mamuak... - Maite ¦ 2009-06-02 20:00:22

1-2 urteko haurrekin lanean ari gara, eta batzuk oraintxe hasi dira otsoa eta mamuen inguruko beldurrekin. Kontua da, gurasoekin bilerak ditugula eta beraien haurrak momentu honetan zer ari diren bizitzen azaltzea nahiko genukela. Honen inguruko artikulurik edo testurik ba al dago?

ERANTZUN HONI -->

ikastaroak - Agueda ¦ 2009-05-11 14:33:41

Jakin nahi ko nuke ea aurtengo udako ikastaroetan ez den egon behar Blogarena, iaz bezala. Eskerrik asko.

ERANTZUN HONI -->

Udako ikastaroez ataria ¦ 2009-05-13 09:56:41

Kaixo, Ageda, Aurten software librearen inguruko gogoeta egin nahi dugu zuekin, beraz, horixe da informatika arloan izango den eskaintza, batik bat. Gure web orrian duzu X. Udako Topaketetan egingo dugun 31 ikastaroen zerrenda eta haiei buruzko zehaztasunak. Liburuxka bat ere argitaratua dugu, harpideei, ikastetxeei eta aurreko topaketetan parte hartu duten lagunei bidali dieguna.

PEDAGOGIA-MAGISTERITZA. - Jone ¦ 2009-05-06 17:41:21

kaixo! gizarte hezkuntza ikasi nuen eta urtebete bete dut iada familia hezitzaile modura lanean. Haur hezkuntza ikasten hasi nintzen eta lehenengo mailan nago oraindik, lana eta ikasketak uztartzea oso zaila egiten ari zaidalako denbora faltagatik. Horren ondorioz, buruan dabilkit azken aldian UNED-en Pedagogia ikasten hastea. baina duda asko ditut honen inguruan, pedagogia ikasi ezkero klaseak eman ditzaket eskoletan? haur hezkuntzan edo lehen hezkuntzan bai? eta partzuergoan lan egiterik izango nuke? haur hezkuntza edo lehen hezkuntza asko gustaten zait baina ez dut iñon aurkitzen "a distancia" egin dezakedan unibertsitaterik. asko eskertuko nuke informazio hau duen norbaitek galderei erantzungo balit. eskerrikasko.

ERANTZUN HONI -->

Pedagogia- Magisteritza Leire ¦ 2010-11-18 20:55:40

Kaixo, ni dakidala, Magisteritza " a distancia" unibertsitate pribatuetan egin daiteke. Adibidez, hemendik gertu UNIR, ( Universidad Internacional de La Rioja), Madrilen ( Cardenal Cisneros, Alcala de Henares) edo Salamancan. Bestela NUP edo UN Nafarroan egin daiteke, baian presentzialak dira.

pedagogia-magisteritza marta ¦ 2010-10-22 19:56:58

Kaixo Jone! Zure egoera irakurrita zera esango nizuke: ez pentsa pedagogia distantziaz egiteak h.h. presentziala baino denbora gutxiago eskatuko dizula. Printzipioz ematen du lasaiago ibiliko zarela zuk zeuk jarriko duzulako erritmoa; baina kontuan hartu pedagogia 5 urte izango direla eta askoz teorikoagoa, astunagoa. Gainera, klaseak emateko, hau da, irakasle izateko magisteritzako titulua eskatuko dizute edonon, bai sare publikoa, bai pribatuan. Nik animatuko nizuke h.h. ikasketekin jarraitzeko. Badakit lan egitea eta ikastea aldi berean gogorra dela, ni ere horrela ibili nintzen. Baina urte gutxi barru, magis amaitzerakoan ezkertuko duzu egindako ahalegina. Benetan h.h.ko irakasle izan nahi baduzu, jarraitu bide horrettik. Aurrerago denbora izango duzu pedagogia edo beste zerbait ikasteko aukera. Behin sartuta hezkuntza munduan ezin zara gelditu. Horretaz gain, aldez aurretik magisteritza eginda baduzu eta ikasgeletan (eta familietan) lan egiten baduzu, askoz hobeto ulertuko dituzu pedagogian edota psikopedagogian lantzen diren edukiak. Nik haur hezkuntza ikasi eta gero Atzerriko hizkuntza ikasi nuen (aldi berean klase partikularrak eta ordezkapen motzak egiten nituen). Aurrerago,lanean nengoen bitartean (ikastetxe batean, jornada osoan) sakondu nahi nuen gehiago nire lanbideari buruz, eta orduan hasi nintzen psikopedagogia ikasten. Iaz amaitu nuen. Gogorra izan da, bai, baina oso aberasgarria. Aurten deskantsatu nahi dut baina badut buruan beste proiektu batzuk gehiago sakontzeko eta nire formakuntza aberasteko. Laburbilduz, esan nahi dudana da behin magisteritza amaituz gero, lana izango duzula dudarik gabe eta orduan nahi duzuna ikasteko aukera izango duzula. Joe!! Oraintxe irakurri dut zure galderaren data eta aspaldikoa da beraz, ez dakit zerbaitetarako balioko zaizun nire erantzuna baina tira! hor dago! Animo Jone!!

zehar lerroak, balore hezkuntza? - Joana ¦ 2009-05-01 12:37:26

Kaixo!!oposaketak prestatzen ari den haur hezkuntzako irakaslebat naiz, Loe ren ondorioz, zhar lerroekin zer gertatu den jakin nahi nuke. Programazioan sartu behar ditugu?jada ez dira existitzen? balore hezkuntza izenez sartu behar dira? edukietan jada sartuta daude?ikusten duzuenez nahiko nahasita nabil kontu honekin, eskertuko nizueke laguntza!eskerrikasko

ERANTZUN HONI -->

UDAKO TOPAKETAK - Hoki ¦ 2009-04-29 09:15:32

Interneten, zuen web orrian, udako ikastaroen eskaintzan, ikastaro bakar bat agertzen da aukeran. Programa guztia irten barik al dago?? ESKERRIK ASKO

ERANTZUN HONI -->

topaketez ataria ¦ 2009-04-29 11:38:05

Kaixo, Hoki, Aurtengo Topaketen eskaintza prestaketa lanean harrapatu gaituzu, erdiz erdi! Dagoeneko gure web orrian duzu esakintza osoa. Ongi izan!

sindikatua - Idoia ¦ 2009-04-28 20:19:48

Kaixo: Duda bat bdaukat, irakasleok sindikatu bat daukagu edo nahi dugun sindikatura jo dezakegu?

ERANTZUN HONI -->

sindikatuez ataria ¦ 2009-04-29 11:42:37

Kaixo, Idoia, Irakasleek, gainerako langileek bezala, edozein sindikatura jo dezakegu. Ia denek dute irakaskuntzako saila. Ongi izan!

Irakasleentzako ikastaroak - Karmele ¦ 2009-01-19 23:01:06

Kaixo! Norbaitek egin dau "Fundacion ONCE"ko ikastarorik? Euzko Jaurlaritzak homologatuak direla badakit, hala ere zalantzan nago, interes pertsonala asetzeko bakarrik ala zerbaitetarako balio duten jakin nahiko nuke...

ERANTZUN HONI -->

Haurrak eta musika: ikasten eta irakasten Asmoz Fundazioa ¦ 2009-02-24 16:20:37

Kaixo, Hobetuz-en bitartez, UNED-Bergarak, aurtengo udaberrian "Haurrak eta musika: ikasten eta irakasten" ikastaroa eskainiko du irakasleentzat. Musikaren bitartez, haurren hezkuntzan ardura dutenentzat prestaturiko ikastaroa izango da. Interesaturik egonez gero, hona hemen ikastaroaren webgunea eta izen-emateko lekua: http://musika.asmoz.org Zuen interesekoa izango delakoan, Eli

E-learning: metodo didaktikoa - Xabier Eskolastiko;ikaslea ¦ 2009-01-18 01:20:21

E-learningari buruz, informazio nahikoa ba al dago? Nire ustez ez, eta etorkizunean izango duen garrantziarekin,beharrezkoa dela uste dut.

ERANTZUN HONI -->

informazioa ez ezik ikasgaiak ere martxan fernando ¦ 2009-01-21 02:16:54

EAE-n ikasgai telematikoak ekaintzen dira DBH-ko 1. eta 2. mailetarako. Duela hiru urtez hasi zen eskaintza hau eta 3.000 ikasle inguruk jaso du hautazko ikasgai bat e-learning bitartez.

Psikomotrizitatea - Tamara ¦ 2008-11-26 15:58:29

non da durangoko psikomotrizitate ekitaldia zapatuan?

ERANTZUN HONI -->

Durangokoa ataria ¦ 2008-11-27 08:12:51

Durangoko saioa Durangoko Musika kontserbatorioan da. Kontserbatorioa, Montevideo kalean dago, tren geltokitik gertu. Hala ere, partehartzaile guztiei e-posta bidez bidali dizkizuegu xehetasunak. Ez baduzu jaso ipini gurekin harremanetan eta berriro bidaliko dizugu. Ongi izan.

Psikomotrizitate praktika haur hezkuntzan - Nora Miguez ¦ 2008-11-24 19:28:12

Kaixo!! Psikomotrizitateko praktikan izena emateko epea azaroaren 21 ean amaitu zen. Posible da oraindik ere izena ematea??

ERANTZUN HONI -->

izena ematea ataria ¦ 2008-11-25 08:09:00

Kaixo, Bai, oraindik lekua dago Donostiako saiorako (ostiralean). Izena ematea gure web orriaren bidez egiten baduzu, bikain!

Hizkuntzen trataera bateratua - Ainhoa ¦ 2008-11-12 09:25:41

Dekretu berriaren arabera, denok hizkuntzen trataera bateratuari heldu behar diogu. Hala ere testuliburuak ez daude modu honetara antolatuta. Norbaitek bere ikastetxean horrela lan egingo balu, eskertuko nuke ideiaren bat ematea honen inguruan

ERANTZUN HONI -->

Hinzkuntza trataera bateratua Hoki ¦ 2009-04-29 09:30:31

Kaixo, aurreko astean HTBen mintegi batean izan nintzen Donostian. Denok heldu beharko genioke hizkuntzak irakasteko planteamendi honi, informazioa eta materiala hurrengo helbidean topatu dezakezu: www.berrikuntza.net

Etxeko lanak haur hezkuntzan - Inazio ¦ 2008-10-24 12:17:52

Kaixo: Jakin nahi nuke ba ote dagoen legerik edo aholku pedagogikorik lehen hezkuntzako ikasleei etxeko lanak bidaltzeari buruz. Onartuta dagoen, irakasleen erabakia eta eskumena den,... Mila esker

ERANTZUN HONI -->

Etxeko lanak Fermin ¦ 2008-11-25 22:07:52

Aupa inazio. Ez dut uste etxeko lanak inon araututa daudenik. Ikastetxe bakoitzak bere irizpideak ditu eta batzuetan, irakasle bakoitza muindu bat da. Nire semeen eskolan adibidez, irakasleek gurasoekin egiten duten kurtso hasierako bileran agertzen dute gaia eta denen artean adostasunetara iristen saiatzen dira, guraso batzuk oso aldekoak baitira eta beste batzuk gutxiago. Ondo izan Ondo izan

gurasoak euskaraz egiteko dekalogorik ezagutzen al du norbaitek? - joxean elorza ¦ 2008-10-15 21:30:36

gure ikastetxeko gurasoak motibatzeko triptiko moduko bat argitaratu nahi dugu euskara erabiltzeko eta ezagutzeko gonbita egiaz. norbaitek ezagutzen ald u horrelako "DEKALOGO" edo antzeko proposamenik.

ERANTZUN HONI -->

euskararen aldeko dekalogoa ataria ¦ 2008-11-06 08:47:37

GAZTEAK ETA EUSKARA liburuan, euskararen erabilera sustatzeko hainbat programa aurkezten dira. Ikastetxeko Dekalogoan, Laskorain ikastolako esperientzia jasotzen da, eta, bertan, "Euskara eta nire arteko akordioa" dekalogoa zerrendatzen da. Harremanetarako kontaktuak ere eskaintzen dira. Lagungarria baldin bazaizu...

Pedagogiako ikasleak - Ikasleak ¦ 2008-08-29 23:29:46

Kaixo! Pedagogiako ikasketak bukatu berri ditugu, eta lehendik Gizarte Hezkuntza ere ikasiak gara. Behin ikasketak amaiturik, zailena geratzen zaigu egiteko, lan munduan murgiltzea alegia. Gure galdera zera da, ikasketa hauekin eskoletan lan egiteko aukerarik ba al dugu? Zein lanetan? Mila esker zuen arretagatik!!

ERANTZUN HONI -->

aurreko zalantzei jarraituz - Andrea ¦ 2008-08-04 21:14:46

Kaixo, Gorkaren zalantza irakurri dut eta erantzunean aipatzen zioten esteka ere bai, eta nire zalantza antzeko bidetik dator: Lanbide Heziketan irakasle izateko zein baldintza bete behar dira? unibertsitate titulua izan behar da nahi eta nahi ez, ala goi mailako moduluarekin eta ikastaro gehigarriekin lor al daiteke helburu hori? Norbaitek laguntzea balit asko eskertuko nioke, mila esker guztiagatik. Ondo ibili.

ERANTZUN HONI -->

zalanztak - gorka ¦ 2008-04-29 10:53:52

Kaixo! Egia esan, ez nago ziur zalantza hau hemen galdetu behar dudan, baina badaezpada... Ingenieritza teknikoa ikasi dut, eta irakasle lanetan aritzeko zer eskatzen den, edo zer den beharrezkoa edo zer ez jakin nahiko nuke. CAPa beharrezkoa den edo ez...edo beste ikasketa batzuk burutu behar diren. Baten batek zerbait baleki edo informazioa non topatu dezakedan esan balu, eskertuko nioke. Besterik gabe, eskerrik asko. ONDO SEGI!

ERANTZUN HONI -->

zalantzak Saioa larruskain ¦ 2008-06-20 18:48:21

kaixo Gorka, Buruntzaldeako Ikaskuntzako Bitartekotza zerbitzutik idazten dizut; prestakuntzarako aholkularitza eta orientazio zerbitzua gara. Hik Hasiko web orria irakurtzen nengoela zure kezka ikusi eta lagundu nahiko zintuzket. Ingeniaritzako ikasketak izanda eta irakaslea izan nahi baduzu, EGA eta CAP egin beharko duzu. Horrek ez du esan nahi derrigorrezkoa denik. Eskola pribatu batzuetan ez baitute eskatzen, baina Hezkuntzan bai. Hori bai, arreta handiz ibili, CAP egiteko (irakaslanerako Egokitze Ikastaroa/Certificado de Aptitud Pedagógica), modu desberdinak baitaude. Ondorengo loturan zure kezka argitzeko informazioa duzu: http://www.hikhasi.eus/artikulua/733 (Zerbitzuaren kontakturako:info@in-formatzen.com)

Pedagogian lizentziatua - Enara ¦ 2008-04-11 13:34:05

Kaixo! Pedagogían Lizentziatua naiz eta partzuergoan lan egin nahiko nuke (0-3). Haur hezkuntza titulua behar dut horretarako, baina nire galdera da: Ez al dago ikastaro edo homologaziorako inongo biderik? Zer egin behar dut konbalidazio antzeko bat lortzeko? Eskerrik asko eta ondo izan!

ERANTZUN HONI -->

herritartasuna - roman ¦ 2008-04-02 14:08:27

zapla emango it!

ERANTZUN HONI -->

Euskara eta gazteak - J.Elortegi ¦ 2008-01-09 17:04:26

Kaixo, euskara gazteen mundura ekartzeko egitasmorik inoiz egin den jakin gura dut. Beste era batera esanda, zelan egin dezakegu euskara gazteentzako erakargarri?

ERANTZUN HONI -->

J. Elortegiri Hik Hasi ¦ 2008-01-15 13:42:14

Kaixo! Badaude hainbat esperientzia eta ekarpen gaiaren inguruan. Badaude baita ere, hainbat elkarte horretan dabiltzanak ere, adibidez Ttakun edota Urtxintxa Gipuzkoa. Guri dagokigunez, aurreko bi ikasturtetan, aldizkarian "goza nazazu gehiago" atala izan dugu, eta hainbat adituk eman izan dituzte horren inguruko iradokizunak. (Adibidez, goian aipatutako elkarteetakoak). Bestalde, "Gazteak eta Euskara" liburua argitaratu genuen, baina hori 2000an izan zen. Ez dakit zerbaitetarako balioko dizun esandakoak, agur bero bat.

Haur egozentrista bai ala ez?! - Margari ¦ 2007-09-17 20:28:36

Kezka txiki bat daukat aspalditik.Magisteritza ikasketak amaiti berri ditut eta udan asteburutan etab. haurrekin aritzen naiz:zaintzaile bezala, begirale bezala...Hori dela eta adin oso ezberdinetako haurrekin estuki lan egiteko aukera izan dut. Badago kasu bat benetan despistatuta arrapatu nauena, eta eztakit nondik edo nora jo.Interneten begiratu dezaket edota liburuetara jo, baina eztakit nondik hasi! Lau-bost urteko haurra da eta umore aldaketa izugarriak izaten ditu (pozik, haserre...).Ez du besteekin jolasteko premiarik izaten, nahi duen jostailua hartu eta interesgarria iruditzan bazaio, ez du besteekin harremana izateko joerarik, nahiz eta hauek ondoan izan.Honekin ez dut esan nahi, ez denik besteekin jolasteko gai. Normala da jarrera mota hau bere adineko haur batengan?Egozentrismoan oso sartuta dagoelako izan daiteke?eta hala bada, zer egin daiteke honen aurrean?

ERANTZUN HONI -->

herritartasunaren hezkuntza (educación para la ciudadania) - Makelex Lizarraga ¦ 2007-09-06 13:22:20

Hain polemikoa den "Herritartasunerako Hezkuntza" irakasgaia eman behar dugu Nafarroan, Euskal Erkidegoan aurten oraindik eman behar ez denez argitaletxeek ez digute testu libururik bidali, hori dela eta euskeraz materialik sortzen ari ote den jakin nahi dut. Eskertuko nuke inork honen gainean informaziorik edukiko balu erantzutea.

ERANTZUN HONI -->

herritartasunaren hezkuntza (educación para la ciudadania) ROMAN ARTANO ¦ 2007-09-14 10:25:44

NI ERE EGOERA BERDINEAN NAGO, EZIN TOPATURIK IKASMATERIALIK EUSKARAZ. ESKERTUKOGENUKE NORBAITEK ARGITALPENIK BA OTE DEN ARGITUKO BALIGU

ZER IKASKETA MOTA ESKATZEN DA IKASTOLETAN - Eder Sola. ¦ 2007-08-18 19:52:53

Giza zientzietan lizentziaduna naiz, eta ikastola ezberdinetan jardun izan dut irakasle ordeko bezala (Lizarra Ikastola, San Fermin Ikastola, B.I.E....). Hala ere ikasketa hauekin ez daukat irakaskuntzan lan egiteko aukera handirik. Beste zerbait ikasi nahi dut irakasle bezala lan munduan aukera gehiago izateko, eta ez dakit zeri heldu: LHn aritzeko magisteritzaren bat egin ala Bigarren Hezkuntzan jarraitzeko espezialitateren bat egin edota Giza zientzetako ikasketak zerbaitekin konplementatu ... Mila esker mezua irakurtzeagatik, besterik gabe, agur térdi. Sopelan , abuztuaren 18an, zapatuan.

ERANTZUN HONI -->

ikasketak - ni ¦ 2007-07-29 17:26:24

Kaixo! Haur Hezkunzako magisteritza ikasi duen pertsona bat naiz eta zalantzatan nago pedagogia ikasten hasi edo ez. Nik garbi dut haur ehezkuntzan egin nahi dudala lan baina nire prestakuntzarako agian ez da gaixki etorriko. Horregatik, hemen azaltzen dut nire zalantza. Aditu dexente sartzen direnez bertan, nire zalantzari argibidea emateko aholkatzen diet.

ERANTZUN HONI -->

hausnarketa iturri Zuri ¦ 2007-10-23 13:44:29

Kaixo! Tira. Egia da pedagogiak puntuak emango dizkizula listetan sartzeko, baina horren gainetik zera uste dut. Azken finean bi urtetxo gehiago dira zure prestakuntzan, baina hausnartzeko oso baliagarriak dira. Nola hezi? zertarako hezi? Dena den, uste dut garrantzitsua dela praktikarekin ere kontaktua izatea, teoria eta praktika batera doazenean lortzen baita ezagutzak eraikitzea..Bestela gehiegi teorizatzen dugu eta benetan lanean jartzen garenean hori dena ahaztu.. Tira, badakit zaila dela lana eta ikasketak uztartzea, baina tira, hezkuntza ez formala ere hor dago, edo hezkuntza formalean ordezkapenak egiteko aukera... ez dakit, baina pentsatu ezazu eta animo!

ikasketak Zeu ¦ 2007-09-18 17:46:14

zergatik ez biak? Matrikulatu Pedagogian eta Hezkuntza Ordezkaritzako ordezkoen zerrendetan izena eman. Era horretan, Haur Hezkuntzan puntuak eta praktika bilduz, pedagogia ere atera dezakezu!

Historia eta literatur nobelak. - Marije ¦ 2007-06-26 12:15:18

Historiako irakaslea naiz DBHn. Gaztetxoak historia ikasteko eta bide batez irakurzaletasuna bultzatzeko praktikoa iruditzen zait nobela historikoak erabilttzea. Zeintzuk gomendatzen dizkidazue?..

ERANTZUN HONI -->

liburuak zeu ¦ 2007-09-18 17:53:47

Ziur ezgutzen dituzula, baina tira... Toti Martinez de Lezeak Euskal Herriko historian oinarritutako nobela batzuk baditu gazteentzako. Nik bi ezagutzen ditut baina ziur gehiago izango dituela: "El mensajero del Rey" eta "Antxo III Nagusia" Bestalde, aspladian Eginek ateratako Gabairen komikiak ere politak izan daitezke DBHko gazteentzat.

Arbela digitala - Igotz Mendieta ¦ 2007-06-25 15:51:55

Kaixo. Arbela digitalaren berri izan nahi nuke. Irakaslearen azalpenak indartzeaz gain, zein erabilera gehiago ditu? proposamenik, ideiarik...?

ERANTZUN HONI -->

Arbela Dori Ricarte ¦ 2007-10-21 18:49:05

Arbel digitalarekin irakasleak zein ikasleak azalpenak emateaz gain, bisita birtualak eginn daitezke, koreografiak egin, antzerkietarako paisaiak prestatu, Haur Hezkuntzan errutinak, plastikan ere...

 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.eus / Lege oharra