[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli
MATRIKULAZIOA

38. Ipuinak kontatzen IRUDI-LIBURUAK lagun, haurren arreta mantenduz eta elkar entzuteko espazioa zainduz. DONOSTIAn
Irakaslea: * PELLO AŅORGA. Ipuin kontalaria, idazlea eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea.

Uztailak 4, 5 eta 6. Donostiako EHUn.

9:00-14:00

Ipuinak kontatzeko modu desberdinak dauden arren, seguraski, irudi-liburuen bitartez egiten dena izango da erabiliena. Zoritxarrez, oso hausnarketa gutxi eskaini izan diogu kontatzeko modu horri, elkar entzuteko espazioa zainduta, haurren arreta mantendu dadin kontaketaren hasieratik bukaeraraino.

Norentzat

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan dabiltzan hezitzaileentzat, batik bat.

Edukiak

Landuko diren gaiak

-IRUDI-LIBURU desberdinak sailkatu.
-IRUDI liburuekin kontatzeko estrategiak gureganatu:
-Irudia eta hitzaren arteko harremana.
-Kontaketaren erritmoa.
-Testu egokitzapena: ahozkora hurbiltzeko estrategiak.
-Gorputzari dagozkionak: ahotsa, keinuak, imintzioak, begirada . . .
-Jarrerari dagozkionak: konfiantza, presentzia, sinesgarritasuna . . .
-Haurrengan ARRETA mantentzeko estrategiak landu:
-Erlaxazioa / Kontzentrazioa / Inprobisazioa /Entzuketa kontzientea.
-ELKAR ENTZUTEKO ESPAZIOA ZAINDU, egoera erritual desberdinak lagun.

Metodologia

Jarduera praktikoez gain, kontatzeko aukera ere izango da.
Oharra: gomendatzen da parte-hartzaile bakoitzak ekartzea irudi-liburu batzuk (Kontatzen erabiliak izan direnak) / Esterila (lurrean etzatekoa) / Arropa erosoa.

IGO
 
© 2005