[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli
MATRIKULAZIOA

03. Ikasleak erakarri, euskaraz egin nahi izan dezaten. DONOSTIAn
Irakaslea: * Mari Carmen ALTUNA eta Amaia ZUBIZARRETA, Elgoibarko Euskal Girotze Barnetegiko iarakasleak. * Monika FERNANDEZ, Barriako Euskal Girotze Barnetegiko iarakaslea.

Uztailak 3, 4 eta 5. DONOSTIAko EHUn. 9:00 - 14:00

Euskal Girotze Barnetegietako egonaldietan eraldaketa-prozesu bati ekiten diogu. Prozesuan, ikasle taldea eta pertsona (norbanakoa) dira gure lanaren ardatz eta erdigune. Ikasleek euskararekin duten harreman afektiboa berariaz lantzen dugu, haiek euskarara erakartzen eta limurtzen saiatzen gara, euskaraz egin nahi izan dezaten. Gure proposamenaren ardatza da ikasleek kontzientzia hartzea, euskararen atxikimendu baikorraren graduaren kontzientzia, taldean sortzen diren emozioen eta elkarrenganako dinamiken kontzientzia…

Barnetegietako dinamiketan hainbat emozio azaleratzen dira: bizipenak, sentimenduak, hunkidurak… Talde hausnarketaren bidez, barnetegian aukera ematen diegu ikasleei emozio horiek kanporatzeko, hitza jartzeko eta besteekin konpartitzeko. Euskararen hautua pertsonala da, bide hori norberak egin behar du, baina bidea denon artean eraiki dezakegu. Horixe da gure nahia, bide hori elkarrekin egitea, modu dibertigarri, ludiko eta erakargarrian.
Nola egiten dugu hori? “Agian ahaztuko dute guk esandakoa, baina inoiz ez sentitu dutena”. Horixe da gure esaldi gakoetako bat. Babesa, afektua eta segurtasuna ematen diegu. Aukerak sortzen ditugu, ikaslea entzule izatetik hiztun kontziente izatera pasa dadin.

Edukiak

Metodologia

Ikastaroaren izaera erabat praktikoa izango da eta esperimentazioan oinarrituko da.

EGBen web orria: www.barnetegiak.eus

Oharrak
Komeni da arropa erosoa eramatea.
IGO
 
© 2005