[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli
MATRIKULAZIOA

06. Adimen Anizkunek ikaskuntzan duten garrantzia. DONOSTIAn
Irakaslea: * Edurne ETXEBERRIA TELLETXEA. Lehen hezkuntzan irakaslea. Camilo José Cela Unibertsitatean formatua “Especialista en Inteligencias Múltiples y Aprendizaje Cooperativo”.

Uztailak 3, 4 eta 5. DONOSTIAko EHUn. 9:00 - 14:00

Ikastaro honetan, Howard Gardnerren “Adimen Anitzak” teoriari helduko diogu, eta hezkuntza-paradigma aldatzearen beharraz jabetuko gara. Pertsona orok, gu­txienez 8 adimen mota ditugula jakitearekin batera, alde batetik, gure autoestimuari bultzada bat emango diogu, denok baikara argiak edo trebeak zerbaitetan, eta bestetik, konturatuko gara, era desberdinetan landu eta hobetu ditzakegula zailtasun gehiago aurki ditzakegun arloak. Beraz, norberaren adimen nabarmenenak ezagutzeko aukera izango dugu ikastaro honetan, eta honi ahalik eta etekin handiena aterako diogu beharrezkoak diren baliabide edo estrategiak ezagutuz. Hemen ikasiko duguna ikasleekin aurrera eramaten badugu, ikasleen motibazioan eragin positiboa izan dezakegula ikusiko dugu.

Norentzat

Hezkuntzan lan egiten duen edonorentzat, hezkuntzan lan egin nahi dutenentzat eta baita teoria hau sakonago ezagutu nahi duten guztientzat ere.

Edukiak

Gaiak

Adimena. Adimen Anizkunak. IKT baliabideak. Ebaluazioa.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Alderdi teorikoa egonen da baina batez ere praktikoa izanen da. Adimen Anizkun bakoitza ezagutzeaz gain, baliabide eta herraminta berritzaileak ikasi eta ezagutzeko aukera izango dugu, ikasleekin gure egunerokoan erabili ahal izateko.

IGO
 
© 2005