[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli
MATRIKULAZIOA

08. Jendaurrean hitz egiteko teknikak. DONOSTIAn
Irakaslea: * Olatz BEOBIDE. Aktorea eta zuzendaria.

Uztailak 3, 4 eta 5. DONOSTIAko EHUn. 9:00 - 14:00

Gaur egungo lan harremanetan, jendaurrean hitz egitea, gure balorazioak, iritziak edota proiektuak eta egitasmoak… lankide edota hartzaileekin (beste irakasle/guraso...) partekatzea, eguneroko hitzordu bilakatu da.

Ezinbestekoa den lan molde honetarako ez gaituzte prestatu, baina baliabide batzuk eskuratuta, egoera horiek arrakastatsuak izan daitezke.

Norentzat

Komunikazio, Hezkuntza eta Kultur arloko profesionalentzat.

Metodologia

Antzerkian eta ikus-entzuneko lan eta ikasketetan jasotako hainbat ezagutza baliatuko ­ditugu:
- Gorputz-presentzia, ahotsa, testu eta edukiak trebatuz.
- Norberaren jarreraz jabetu eta hainbat ariketen bidez, aldatu edota gure ezaugarrien baliabideak landuz.
- Taldekideen partaidetza sustatuz, pertsona banakakoari behar duena helaraziz.

Edukiak

Gaiak

Jendaurrean komunikatzean askotan ez dugu edukia modu egoki eta erakargarrian parteka­tzea lortzen. Hainbat ariketa praktikatuz, eta oinarrizko hainbat ezagutzarekin, helburu hori erraz lortu daiteke.

Izaera

Esperientziak erakutsia du gorputzak, ahotsak... emozioak... memoria dutela!
Eta buruarekin (bakarrik) ikasi beharrean, are eta sakonagoa dela ikasketa modu praktikoan egitea.

IGO
 
© 2005