[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli
MATRIKULAZIOA

13. Gorputzaren bidez arreta garatzeko teknikak. DONOSTIAn
Irakaslea: * Naiara GORROÑO VITERI. Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Pedagogian Masterduna Bartzelonako Unibertsitatean. Yoga irakaslea. Mindfulness bideratzailea.

Uztailak 3, 4 eta 5. DONOSTIAko EHUn.

9:00 - 14:00

Arin doa mundua, eta hala dabiltza gure buruak ere sarritan: pentsamenduz beteak, joan etorri etengabe batean.

Gaur egun arreta mantentzea gero eta zailago bihurtzen ari den zerbait da teknologia berrien erabileraren ondorio moduan.
Baina arreta landu daitekeen zerbait da.
Arreta adimenaren muskulua dela dio Daniel Golemanek, Hezkuntza Emozionala ezagutzera eman zuen autoreak. Beraz, gorputzeko edozein muskulu entrenatu dezakegun bezalaxe, gure adimen muskulu hori ere garatu dezakegu eta, noski, onura ugari ekarriko dizkigu gure egunerokotasunera: kontzentratzea errazagoa izango da, lasaiago biziko gara, geure barne mundua eta emozioak hobeto kudeatuko ditugu.
Arreta ordenagailuan erabiltzen dugun “sagua”ren moduan ulertu dezakegu. Guk “sagua”ren kontrola daukagunean, noranahi mugitu gaitezke pantailan zehar. Aukeratu dezakegu zer ikusi nahi dugun edo nora jo ordenagailuaren baitan.
Arreta antzeko zerbait da. Gure arreta lantzea giltza bat da ateak irekitzeko: norberaren barne kontrola, besteekiko enpatia eta bizitzaren konplexutasunean barneratzeko.

Norentzat

Irakasleentzako zuzendua dago bereziki. Norberagan arreta garatzen ikastea da ardatza, ondoren ikasleekin lantzeko.

Metodologia

Gorputzean eta arnasean oinarritzen diren ariketa sortzaileak eta praktikoak erabiliko ditugu ­arreta garatzeko. Gorputz Adierazpena, Yoga eta Mindfulness (Arreta Osoa) teknikak sakonduko ditugu.

Edukiak

Helburuak

- Arreta, kontzentrazioa eta orainean bizitzeko gaitasuna landu.
- Erlaxatzen eta meditatzen ikasi.
- Norberaren izatearen maila ezberdinak ezagutu: gorputza, adimena, emozioak eta egitearen arteko harremana kudeatu.
- Barne lekukoa indartu eta landu.

IGO
 
© 2005