[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli
MATRIKULAZIOA

19. ANTZERKI TEKNIKAK: hezkuntzarako tresna pedagogikoa. DONOSTIAn
Irakaslea: *Esther URIA. Aktorea eta Psikopedagogoa. Momentu honetan Unibertsita­tean Antzerkiaren eta Elkarbizitzaren inguruan ikerketa bat garatzen ari da.

Uztailak 3, 4 eta 5. DONOSTIAko EHUn. 9:00 - 14:00

Ikastaro honen helburua antzerkiak eskaintzen dizkigun tekniketan entrenatzea da, gero hauek ikasleekin tresna pedagogiko moduan erabili ahal izateko. Antzerkia edozein ikasgaitan erabili daitekeen metodologia berritzaile eta sor­tzaile baliogarria izan daiteke.

Norentzat

Hezkuntzan lan egiten duten profesionalentzat eta interesa duen edonorentzat.

Metodologia

Esperientzian eta ekintzan oinarritzen den metodologia oso dinamikoa erabiliko da. Talde osoan, talde txikitan edo banaka, landuko ditugu gai ezberdinak. Testuinguru babestu eta konfiantzazkoa eskainiko da, bakoitzaren erritmoa errespetatua izan dadin. Prozesua ondo ulertzeko, dinamizatzaileak behar diren azalpenak emango ditu, eta talde hausnarketari bere garrantzizko lekua emango zaio.

Izaera

Praktikoa.

Edukiak

Gaiak

• Antzerki arloan: beroketa jolasak, gorputz adierazpena, Antzerki Imajina, inprobisazioak, Irakasle-rolean, antzerki sormena (hainbat estimulu erabiliz: egunkariak, ipuinak, margoak, argazkiak … ), Antzerki Foruma.
• Trebetasunak arlo pertsonalean eta sozialean: autokontzeptua, enpatia, emozioak, gatazken konponbidea.

IGO
 
© 2005