[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli
MATRIKULAZIOA

22. Espresio tailerra “Sortuz sentitu - Sentituz sortu”. DONOSTIAn
Irakaslea: *Jasone IRIGOIEN LOINAZ. Sortzailea (pintura, eskultura, performance). Arte Ederretan lizentziatua.

Uztailak 3, 4 eta 5. Donostiako EHUn. 9:00-14:00

Sortze-prozesua oinarritzat hartuta, emozioekin egingo da lan. Tailer praktikoa izango da. Pintura, zeramika, eskultura, gorputz espresioa, erlaxazioa... ­hainbat elementu uztartuko dira emozioak azaleratu eta bideratzen ikasteko.

Sortzea, artea, sendabide bat dela zioen Joseph Beuys artistak. Bere aburuz edonor izan daiteke artista. Sortze-prozesuan ­norbere barrenak hustu eta hein batez ­emozio edo bizipen horietatik askatzen ­baikara.
Jung-ek zioen moduan gizakiak sozializatze-prozesuan sozialki "zuzenak" edo "egokiak" ez diren norbere ezaugarri eta emozioak baztertzen ditu, inkontzientean gorde, pilatu. Egunerokoan ordea Jung-ek "itzala" zeritzon horrek nahigabe baldintzatu eta mugatu gaitzake. Emozio eta korapilo horiek azaleratzeak gertatzen zaigun horren ­kontziente egiten gaitu; modu horretan gure jokamoldearen zergatia azaleratu eta egoera horretan esku har dezakegu. Tailer honen helburua sormenaren laguntzaz parte hartzaileen emozio eta jokaeren kontzientzia hartzea eta norbere potentziala berreskuratzea da.
Ikastaro honetan pertsonalki sentitu, sumatu eta bizi izandakoa lanabes bilakatuko da haurrekin lan egiterakoan. Enpatiaz lan eginaz haurren emozioak, beharrak eta kezkak sortzearen bidez askatu eta bideratu ditzakegu. Hitzez espresatu ezin duten hori konturatu gabe irudikatu eta azaleratzen baita sortze-lan orotan.

Edukiak
IGO
 
© 2005