Hazi Hezi

Heriotzari eskaini diogu HAZI HEZIko gai nagusia

Heriotzari eskaini diogu HAZI HEZIko gai nagusia

Nola hitz egin haurrekin eta nerabeekin heriotzari buruz? Patxi Izagirre, Ane Izagirre eta Iñaki Peñarekin landu dugu gaia. 27. HAZI HEZI osatzen duten beste gaiak honako hauek dira:

  • Editoriala: Geure naturarekin bat egiteko premia
  • Gaukoa: Maialen Akizu
  • Gai nagusia: Heriotza, bizitzaren oihartzuna
  • Elkarrizketa: Heike Freire
  • Haurdunaldia: Gorputzak esaten digunaz
  • Lehen urteak: Jolas zakarraren onurak
  • Urte gozoak: Pandemian ni horrela, zu nola?
  • Nerabezaroa: Sakelakoa, erraz piztu, nekez itzali
  • Mintzoa: Askotariko familia ereduak
  • Hausnarketagaia: Gorputzarekin adiskidetzen
  • Jolasgela
  • Hala bazan, ez bazan: Asisko Urmeneta
  • Sormenaz: Maite Mutuberria
  • Iritzia: Saioa Baleztena

 

Albistea

Giro bikainean joan dira Udako 21. Topaketak

Giro bikainean joan dira Udako 21. Topaketak

Giro bikainean joan dira 21. Udako Topaketak. Berrehun hezitzaile batu dira EHUren Donostiako campusean eta denetariko ikastaroak egin dira hiru egunetan. Lehen egunean, halaber, Hausnarketa Kolektiboa egin genuen irakasleen zaintzaren inguruan.

Albistea

Brebeta eta baxoa osoki euskaraz pasatzea eskatu du Seaskak Donapaleun

Brebeta eta baxoa osoki euskaraz pasatzea eskatu du Seaskak Donapaleun

Manifestazio batekin eman diote bukaera Donapaleuko (Nafarroa Beherea) Amikuzeko kolegioko okupazioari: Seaskako ikasleei euskaraz osoki ikasteko eskubidea urratzen zaiela salatu dute gisa horretan.  Ehunka lagun bildu ziren Donapaleun Azterketak euskaraz! lelopean manifestarziora. Pasa den hilabetean sortu zuten Azterketak Euskaraz kolektiboak antolatu zuen protesta, baxoa eta brebeta osoki euskaraz egin ahal izatea eskatzeko.

Albistea

Zabalik dago Bigarren Hausnarketa Kolektiboko izen-ematea

Zabalik dago Bigarren Hausnarketa Kolektiboko izen-ematea

Hezitzaileen zaintzari aitortza egingo diogu Bigarren Hausnarketa Kolektiboan. Ikasturte zail honetan COVID-19aren ondorioz neurri zorrotzez  inguraturik eta egin dute lan irakasleek, eta horrek, neurri handi batean, zaildu eta tentsioz bete du irakasleen lana. Zaindu al ditugu hezitzaileak ikasturte zail honetan? Zer egin dugu /ze egin beharko genuke elkar zaintzeko? Uztailaren 5ean, 16:30ean, EHUren Hezkuntza Filosofia eta Antropologiako Fakultateko I. eraikineko zelaian egingo da saioa. Iazko hausnarketa kolektiboa bideo honetan ikus daiteke. Izen-ematea doan da.

Hik Hasi

Larraitz Mendizabal - Aitziber Esnaola: “Gatazka bat dagoenean, izebergaren puntari begiratu beharrean, oinarriari begiratzen diogu pedagogia sistemikotik”

Larraitz Mendizabal - Aitziber Esnaola: “Gatazka bat dagoenean, izebergaren puntari begiratu beharrean, oinarriari begiratzen diogu pedagogia sistemikotik”

Urteak daramatzate Udako Topaketetan irakasleak pedagogia sistemikoan formatzen, eta hala egingo dute uztail honetan ere, beste behin. Irailetik aurrera ibilbide berri bat hasiko dute Hik Hasirekin, urtebeteko formazioa eskainiko diete irakasleei, 'Pedagogia sistemikoan hezi eta bizi' izenekoa. Egunerokoan parte hartzen dugun sistema orotan dagokigun lekuan kokatu ahal izateko eta elkarreraginean jarduteko baliabideak eskainiko dituzte urtebeteko formazioan. Horretarako, behatzailearen eta testuinguruaren garrantziaz ohartu eta sistema orotan dauden sistemaren ordenak izango dituzte bidelagun: kidetza; autoritatea eta lekua; eta hartu-emanaren arteko oreka. Ikaslearen ongizatea bermatzeko, ikas komunitatea eta familiaren arteko elkarlanaren izaera sistemikoa ezagutaraziko dute.

Albistea

Zabalik dago ‘Pedagogia sistemikoan hezi eta bizi’ formazioan izena emateko epea

Zabalik dago ‘Pedagogia sistemikoan hezi eta bizi’ formazioan izena emateko epea

Hik Hasik ikasturte osoko formazio berri bat abiatuko du irailean: Pedagogia sistemikoan hezi eta bizi’. Pedagogia sistemikoan masterra duten eta Hik Hasiren Udako Topaketatan gai horren gaineko ikastaroak eman izan dituzten Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaola arduraduko dira formazioa emateaz.