V. Zernola Olinpiadetan garaile Arrasateko Arizmendi-San Viator ikastola

2007-06-05

Elhuyar fundazioak, www.zernola.net webgunearen bitartez V. Zernola jarri zuen martxan Urrian. Guztira, Euskal Herriko 54 ikasgelak hartu dute parte eta azkenik Arrasateko Arizmendi-San Viator ikastetxeko DBHko 2t ikasgela suertatu da irabazle.

 
 
V. Zernola Olinpiadetan garaile Arrasateko Arizmendi-San Viator ikastola

Parte hartzaileek, hilero zientziarekin eta teknologiarekin lotutako proba bat gainditu behar izan dute eta besteak beste, gai hauek landu dituzte: zientzia-kazetaritza, ingurumena, dietetika, kode sekretuak, prozesu teknologikoak eta geologia.

Bigarren saria, Arrasateko Arizmendi Ikastola berbereko DBHko 2S gelakoentzat izan da eta hirugarrena, berriz, Donostiako Axular lizeoko 2Akoentzat. Sari banaketa Gasteizko Artium museoan izan zen eta festa polita izan zuten ondoren ere, Txan magoak are gehiago alaitu zuena.