Irakasleen zaintzari aitortza berezia egingo diegu HIK HASIren 25. urteurreneko Udako Topaketa Pedagogikoetan

2021-05-21

EHUko HEFAko dekano Beñat Amenabarrek,   Naiara Gorroño formatzaileak eta HIK HASIko formazio arduradun Mikel Agirrezabalak HIK HASIren 25. urteurrenek Udako Topaketa Pedagogikoak aurkeztu dituzte. Gaitegiaren ardatz garrantzitsuetako bat irakasleen zaintza izango da. "Aurten errekonozimendu, aitortza eta eskertza berezia egin nahi diegu Euskal Herri luze zabaleko hezitzaileei. Ikaragarrizko lana egin dutelako, tentsio handiaren erdian eta exijentzia handiekin, haur eta nerabeak zaintzeko eta hezteko itzelezko lana egin dute ikasturte osoan, aurrekoan bezala.  Horregatik, hainbat ikastarok pandemiak ekarri duen testuingurua izango dute ardatz edo zeharkako gai", adierazi du Mikel Agirrezabalak. Ikastetxe ezberdinetan irakasleak zaintzeko egin diren esperientziak partekatuko ditugu uztailaren 5ean egingo dugun Bigarren Hausnarketa Kolektiboan.

 

 
 
Irakasleen zaintzari aitortza berezia egingo diegu HIK HASIren 25. urteurreneko Udako Topaketa Pedagogikoetan

Topaketak uztailaren 5ean, 6an eta 7an izango direla. Eta Uztailaren 5 arratsaldean 2. Hausnarketa kolektiboa egingo dugula. Izen ematea zabalik dago: Hik Hasiren webgunean, www.hikhasi.eus, ekainaren 15a arte. Informazio guztia liburuxkan dago. Kopuru mugatuak izango dira, neurri bereziengatik are mugatuagoak. Hik Hasiren harpidedunek lehentasuna izango dute (eta jarraian aurrena matrikulatu direnek) eta baita prezio berezia ere.

Irakasleen zaintza erdigunean jarriko dugu topaketa hauetan, eta horri begiratuko diote hainbat ikastarok, esate baterako, Ibon de la Cruzek hezitzaileen estresari eta antsietateari begiratuko die COVID-19aren garai honetan, baita Miren Camisonek eskainiko duenak: Barnekotasuna hezkuntzan: norberaren zaintzak bestea zaintzea dakar. Eta Naiara Gorroñok ere gero berak aurkeztuko digun eran, meditazioa eta natura josiz, irakasleen zaintza izango du ardatz.

Ikastaro berriak dira aipatutako horiek, eta hain zuzen ere, aurtengo eskaintzaren ezaugarrietako bat, COVID-19a eta zaintzaz gain, berrikuntza bera da, ikastaro berri ugari eskainiko ditugu: ia erdia berria izango da. Alvaro Beñaranek Haur Hezkuntzako haurren ekintzen zentzuaz eskainiko duena edo irakasleak indartzeko baliabideei buruz Saionara Barrenak eta Naiara Jimenezek eskainiko dutena, esate baterako. "Saihestu beharra izan ditugu kontaktu bidezko ikastaroak, baina gainerakoak, aitortu behar dugu, ongi egokitu direla COVID-19aren prebentzioko neurrietara. Eta neurri horiek zorrotz betez, aurten topaketek euren esentzia, euren funtsa, hau da topaketa izaera hori izango dutela nabarmendu nahi dugu. Inoiz baino gehiago, aurten irakasleek behar dute eta merezi dute beste ikastetxe, beste sare, beste herrialde eta errealitate batzuetako irakasleekin egon, hitz egin, entzun, elikatu eta partekatzea. Eta horregatik, ahalegin berezia egin dugu topaketa hauen funtsari eusteko"

Gaitegiari dagokionez, ugaritasuna nabarmendu Agirrezabalak:"Gorputzari (bai irakasleenari nola ikasleenari) leku egingo diogu, baina puri-purian dauden beste gai batzuk ere ekarriko ditugu: eskolako jolastokiei buruzko hausnarketak, jolasaren bidezko heziketa sortzailea, edo Pikler-Loczy lan ildoa, esate baterako".

 

Beñat Amenabar HEFAko dekanoak ikastaroak aurrez aurre egitea lortu izana albiste pozgarri gisa nabarmendu du, iaz bertan behera utzi behar izan baitziren, osasun-egoeragatik: "

Hik Hasirekin daukagun harremana  garrantzitsua da EHUrentzat eta nik ordezkatzen dudan Hezkuntza,  Filosofia eta Antropologiako Fakultatearentzat, balioan jartzen duguna. Guretzat garrantzitsua da gizartean dauden eragile desberdinekin elkarlanak eraikitzea, bereziki hezkuntza munduko eragileekin eta zer esanik Hik  Hasirekin. Azken urte luzeetan egin duen lan eskerga eta handiagatik, hezkuntza  munduarentzat erreferente bat da gure herrian HIK HASI eta unibertsitateak hori aintzat hartzen dugun. EHUri eta gizarteari ekarpen handia egiten dio eta azpimarratu behar dugu EHUren kasuan ekarpen hori, joan etorrikoa dela. Horregatik guk ere, unibertsitatetik ahalegina egin nahi izan dugu aurtengo topaketak egin ahal izateko, nahiz eta jakin segurtasun baldintzak eta neurriak bete beharko direla, pozik gaude lortu dugulako topaketa egitea, eta jardunaldiak egitea bera albistea da kasu honetan, eta gu oso pozik gaude".

Naiara Gorroñok ikastaro berri bat eskainiko du 21. ekitaldi honetan: Meditazioa oinez naturan.  Irakasleen zaintza ardatz izango du proposamen horretan: "Ezerk ez gintuen prestatu pandemia egoera bat bizitzera eta are gutxiago pandemia egoera batean irakastera. Gogorra izan da egoera honetan bizitzea eta irakastea. Irakasle eta hezitzaileak nekatuta daude bizi izan ditugun bi ikasturte hauen ondorioz".

Topaketetan egingo due eskaintza irakasleak "jasotzea" izango da, "elkarrekin hiru egun bizitzea da nire proposamena, hartu eta naturara eramatea gure eskola. Ikastaroetako hiru egunetan, HEFAn hasiko dugu eguna eta gero, hiru egunetan, Urgullera, Uliara eta Igeldora joango gara elkarrekin. Natura izango da gure benetako eskola. Bizitzen ari garen egoera honetan natura izan baitaiteke indaberritzen lagundu gaitzakeena. Indarberritze honetan meditazioak egin dezakeen bitartekaritza lana azpimarratu nahi dut. Ezjakintasuna eta emozioak kudeatzeko eta bizitzeko aukera zabala eman diezaguke meditazioak. Eta gure helburua, ikastaro honekin, hezitzaileak zaindu eta elkarrekin naturan egoteko aukera eskaintzea da, eta noski, baliabide eta erreminta batzuk ematea, hau guztia eramangarriago egiteko, esate baterako, arnasten ikasteko, eta gorputzean ondo bizitzeko. Datorren ikasturteari begira baliabideak emango ditugu"

 

Ikastaroen zerrenda:

  • Barnekotasuna hezkuntzan: norberaren zaintzak besteak zaintzea dakar Miren Camison
  • Estresa eta antsietatea COVID-19aren garaian Ibon de la Cruz
  • Ahalduntze emozionala irakasleen gaitasun pedagogikoak hobetzeko Jokin Beristain
  • Irakasleak indartzeko baliabideak, gaur egungo egoeratik abiatuta Saionara Barrena eta Naiara Jimenez
  • Mindfulness-a (Arreta Osoa) eta gogo-aldartearen kudeaketa hezkuntzan Pello Urkidi
  • Gorputza eta bizipena; baliabide pedagogikoak Eider Zuriarrain
  • Haur Hezkuntzako haurren ekintzen zentzuaz Alvaro Beñaran
  • Meditazioa oinez naturan Naiara Gorroño
  • Jolasaren bidezko heziketa sortzailea Benjamin Barandalla
  • Eskoletako kanpo espazioak jolaserako espazio al dira? Txusma Azkona
  • Askatasuna: mugatutako errealitate batean, desioak gauzatzeko tresna Ane Ablanedo
  • Dislexia Dislegi Elkartea eta Libe Oñederra
  • Heriotzaren lanketa Patxi Izagirre eta Ane Izagirre
  • Mugak jarri autoestimua zainduz Nerea Mendizabal
  • Bitartekaritza bost pausotan Elena Egiguren eta Leire Inza
  • Kontaidazu istorio bat Ixabel Agirresarobe
  • Haurrak kontalari Yolanda Arrieta
  • Antzerki teknikak: hezkuntzarako tresna pedagogikoa Esther Uria
  • Familia eta eskolaren arteko elkarlana ikuspegi sistemikotik Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaola
  • Zuzendaritzarako formakuntza sistemikoa Iñaki Arana eta Iratxe Vázquez
  • Pedagogia sistemikora hurbilketa Jon Zarate eta Lorea Unamuno
  • Zirimiri: oinarrizko yoga teknikak ikasgelatan ongizatea lantzeko Haritz Azkue
  • Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan Marina Pintos
  • Yoga eta ipuinak uztartuz Maite Arrese
  • Budapesteko PIKLER-LOCZYko 0-3a Jutka Kelemen eta Timea Juhazs
  • Entrenamendu mentalaz eta ametsak aztertuaz zoriontsuak!