Hainbat ikastarotan izena emateko aukera dago oraindik

2021-06-16

Udako Topaketetan egingo diren ikastaroek kopuru mugatuak izango dituzte, baina oraindik lekua dago hainbat ikastarotan, eta izena emateko aukera egongo da horietan. Uztailaren 5ean, 6an eta 7an izango dira ikastaro guztiak, EHUren Donostiako HEFA fakultatean ( HEFA -I eta HEFA II eraikinetan) izango dira 9:00etatik 14:00ak arte. Uztailaren 5ean, 16:30ean, 2. Hausnarketa Kolektiboa egingo dugu

 
 

Honako ikastaro hauetan lekua dago eta izena eman daiteke oraindik:

- -Budapesteko PIKLER-LOCZYko 0-3
- Haur Hezkuntzako haurren ekintzen zentzuaz. Alvaro Beñaran Aranzabal
- Familia eta eskola arteko elkarlana ikuspegi sistemikotik. Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaola.
-  Zuzendaritzarako formakuntza sistemikoa. Iñaki Arana eta Iratxe Vazquez.
-  Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan. Marina Pintos.
- Dislexia. Dislegi elkartea.
- Mugak jarri autoestimua zainduz. Nerea Mendizabal.
-  Heriotzaren lanketa. Patxi Izagirre eta Ane Izagirre.
- Jolasaren bidezko Heziketa Sortzailea. Benjamín Barandalla
- ASKATASUNA: mugatutako errealitate batean, desioak gauzatzeko tresna. Ane Ablanedo.
- Barnekotasuna hezkuntzan: Norberaren zaintzak besteak zaintzea dakar. Miren Camison