Xirula Mirulak antolatzen duen XIII gitarra Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

2021-09-15

Donostiako Xirula Mirulak eskaintzen duen gitarra ikastaroa musika tresna honi buruz deus jakin gabe gitarraren laguntzaz kantuan jarduteko gogoa dutenei zuzendua dago. Hutsetik hasten gara. Solfeoa ez da arazo. Praktikan oinarritzen da ikastaroa: gitarran eta kantuan. Izena emateko:  xirulamirulamusika@gmail.com

 
 
Xirula Mirulak antolatzen duen XIII gitarra Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Aurreko ikastaroetan ehundik gora kanta landu zituzten. Eskola girokoak izan ohi dira kantu gehienak, herrikoiak eta gaur egungoak gainontzekoak.

 

Asteartetan izango dira saioak, 19:00 eta 20:30k bitartean.Urriaren 19an izango da lehen klasea eta maiatzaren 31ean amaituko dugu ikastaroa.

 

250 €takoa izango da aurten ere matrikula eta ikastaroa martxan jarri ondoren egin ohi da ordainketa.

 

Segurtasun eta osasun neurriak hartuko dira denen onerako. Ondorioz, zortzi lagun inguruko taldea izango da aurtengoa.

 

Gitarra jotzen ikasteko interesa baduzu deitu telefonoz (943-46 35 55, 17:00-19:00 bitartean) edo korreo bat bidali (xirulamirulamusika@gmail.com) eta izango duzu Xirula Mirularen berri.