Hainbat plaza libre gelditu dira Psikomotrizitate erlazionaleko formazioan

2021-09-21

Hik Hasik "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskainiko da laugarrenez, Mapi Urresti psikomotrizistarekin. Urte osoko formazioa dago eta hainbat plaza libre gelditu dira azken unean, beraz, oraindik izena eman daiteke Hik Hasi-ren webgunean. 

 
 
Hainbat plaza libre gelditu dira Psikomotrizitate erlazionaleko formazioan

PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA - urtebeteko formazioa

2021-22 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskainiko da laugarrenez.

PREZIOA:

  • 1.215 euro. 415 euro matrikula eta 80 euro hilero.
  • Harpidedunek 50 €ko beherapena izango dute. Beraz, matrikulan 365 € ordaindu beharko dute.
  • Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula orria bete behar da eta jarraian ordainketa egin, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

OHARRAK (ondo irakurri):

  • Matrikula ordaindu ostean onartuko da pertsona hori kurtsoan. Eusko Jaurlaritzak homogolatutako ikastaroa da.
  • Lehentasuna harpideek eta izena lehengo ematen dutenek izango dute.
  • Egitarau osoa alboko PDF dokumentuan ageri da.
  • Izena emateko epea ekainaren 7an amaituko da.