Hezkuntza hitzarmenaren oinarriak zehazteko ponentzian parte hartu du Hik Hasik Eusko Legebiltzarrean

2021-12-22

Etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmenaren oinarriak zehazteko ponentzian parte hartu du Hik Hasik Eusko Legebiltzarrean. 2023rako aurreikusita dagoen Hezkuntza Legearen aurretik Hezkuntza Akordioa egiteko asmoa du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, eta horretarako, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean hainbat eta hainbat hezkuntza eragile euren ikuspuntua mahai gainean jartzen ari dira. Atzo Hik Hasiren txanda izan zen, egitasmo pedagogikoko Ainhoa Azpirotz eta Uxue Ugartemendia izan ziren Legebiltzarrean. Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: hezkuntza hobetzeko gakoak aurkeztu zituzten bertan lege berrirako ekarpen gisa.

 

 
 
Hezkuntza hitzarmenaren oinarriak zehazteko ponentzian parte hartu du Hik Hasik Eusko Legebiltzarrean