Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota du azterketak euskaraz egin ahal izateko Seaskak ezarritako helegitea

2022-06-02

Helegitearen "prozedura desegokia" aitzkiatzat hartuta, Seaskak azterketak euskaraz egiteko eskubidea bermatzeari atea itxi dio Paueko Administrazio Auzitegiak, eta ikasleek ezingo dute Baxoa euskaraz pasa.

 

 
 
Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota du azterketak euskaraz egin ahal izateko Seaskak ezarritako helegitea

Baxoko ahozko azterketaren parte bat euskaraz egiten ahalko zela adostu zuen Seaskak Frantziako HEzkuntza Ministeritzarekin 2019an, baina Bordeleko Akademiako errektoreak neurria aurrera eramatea galarazten zuela ikusirik, Seaskak Frantziako Hezkuntza Ministerioaren contra helegitea jarria zuen. Asteon Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota du helegitea, Seaskask prozedura desegokia hautatu duela argudiatuz.

 

Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak erabaki politikoa izan dela salatu du. Haren iritziz, epaileak “aitzakia tekniko bat” erabili du gaian ez sartzeko. “Bagenekien epaile batek estatuaren kontra jotzea biziki zaila zela; teknikoki kasik pikoan ginen, baina perfektua izan behar da”. Haren hitzetan, argi gelditu da arazoa ez dela bide judizialetik konponduko. “Erabakia politikoa zen, eta erantzun politikoa izanen du”. Ikastolen elkarteak desobedientziarako deia egin zien irakasleei, eta horretarako prestatzen ari direla jakinarazi du Jorajuriak; ondoko egunetan gurasoen erantzun bat ere izanen dela iragarri du.

 

Iparraldeko Ikastoel Elkarteak urteak daramatza azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen. Ekintzak biderkatu dituzte aurten, ministerioaren jarrera aldatzeko asmoz.