Oinherrik hamargarren urteurreneko festa egingo du ostiralean Ozaetan: Oinherri fest(a)

2022-09-27

Oinherri herri hezitzaileen sareak hamar urte bete dituela ospatzeko, jaia egingo dute ostiral honetan, hilak 30 Ozaetan, Garaiongo Sorginunean. 

 
 
Oinherrik hamargarren urteurreneko festa egingo du ostiralean Ozaetan: Oinherri fest(a)

Oinherri jende ameslariak sortu elkartea da, 10 urtetan zehar formaz eta energiaz aldatu duena, jendeak eta jendeari asko eman diona, Euskal Herri hezitzailea amesten jarraitzen duena eta horregatik eta beste 11 arrazoiegatik Euskal Herri luze zabaleko kideekin batera ospatu nahi dugu urteurrena. 

 

Urte hasieran adierazi bezala, 2022an Oinherrik 10 urte bete ditu eta horretarako, ospakizun jaia antolatu dugu. Azken urteak ez dira errazak izan gutako bakoitzarentzako eta bizipen propioak izan ditugun arren, ezegonkortasun garaiak bizi izan ditugu eta bizitzen ari gara guztiak. Horregatik, elkarrekin egindako ibilbidea ospatzea nahi dugu, gaur gaurkoz ospatzeko eta hau elkarrekin egiteko unea dela deritzogu. 

Hori horrela, eta herri hezitzaileen sareko kideak bertan egotea nahi dute. Irailaren 30ean Garaion sorgingunean (Araba) 16:30etatik aurrera . 

Egitaraua:

 

16:30-Elkar ezagutza jolasak

17:00-19:00-Auzolana eta naturan jolasean

19:00-Irri, kantu, dantza eta amets landaketa ikuskizunea #Porrotxekin batera

20:00ak inguruan Oinherriren kantaren estreinaldia #BeiraTaldearen eskutik.

Jarraian, OlatzSalvador formatu akustikoan