Albistea

Euskara batua omendu duen giza katea

Euskara batua omendu duen giza katea

Ikastolen aldeko bost jaiek antolatzen duten Ikastolak Herriari ekimenaren baitan, eta Orereta ikastolak sustatuta, euskara batua omentzeko giza katea egin dute Orereta-Errenteriatik Donostiara. Euskal Herri osotik gerturatutako 8.000 ikasle, irakasle, eragile eta herritar inguru lotu dira bata bestearen atzetik 8.226 km-ko ibilbidean. Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak euskara batuaren sorrerako kontakizuna egin dute Batasunaren bidean, euskara batuari gorazarre ekimenean, euskara batua gauzatu zuten izenak erreferentziatzat hartuta. Bai ikastolen mugimenduan eta bai euskal hiztunen artean euskara batuak izan duen garrantzia azpimarratu dute, guztiona, denontzat eta noranahikoa den euskara bultzatzeko ezinbestekoa izan baita.

Hazi Hezi

Barnetegia, bizipen eta ikaspen aberatsez betetako etxea

Barnetegia, bizipen eta ikaspen aberatsez betetako etxea

Iparraldean euskarazko eskaintza duen lizeo bakarra dago: Baionako Bernat Etxepare lizeoa. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleak joaten dira, eta distantziak kontuan hartuta, ikasle gehienek ezin dute etxetik lizeorako joan-etorria egunero egin. Horrela, lizeoko barnetegian geratzen dira astea pasatzen. Gisa horretako barnetegi bakarra da Euskal Herrian, eta ikasleek bizitzako esperientzia gogoangarria dela azpimarratzen dute.

Hik Hasi

Irakasle idealaren bila

Irakasle idealaren bila

(Garazi Ruiz de Sabando. Gasteizko Mendebaldea BHI-ko DBH 4. mailako ikaslea) Gaur egun, ikasleok egunean sei-zazpi ordu pasatzen ditugu ikastetxe barruan, geldirik, arbelari begira, parez pare dugun irakaslea esaten ari denari arreta handirik jarri gabe, edo okerragoa dena, batere arretarik jarri gabe. Irakasleek ikasleon emaitzan zein jarreran duten erantzukizuna oso handia da. Izan ere, irakasle bati esker, hainbeste gorroto zenuen ikasgai hura gustukoa izatera pasatu daiteke, edo kontrara. Ikasleok beti izan dugu irakasle idealaren ideia bat, eta ezaugarri askotan ados ez bagaude ere, beste askotan gauza bera desio dugu.

Albistea

Interneten eta gailu digitalen erabilera arduratsua eta kritikoa lantzeko saioak

Hainbat ikastetxetan datuak bildu ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) UNESCO Katedrak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei (12 eta 17 urte bitarteko ikasleak) zuzendutako eta sarbide libreko esku-hartze saio batzuk diseinatu ditu interneten eta gailu digitalen erabilera arduratsua eta kritikoa lantzeko helburuz.

Hik Hasi

Neus Sanmartí: “Ikaskuntza ikasleen esku uztea onartuta dago, baina ebaluazioa ez”

Neus Sanmartí: “Ikaskuntza ikasleen esku uztea onartuta dago,  baina ebaluazioa ez”

Hik Hasiren ‘Lehen Hezkuntza eraldatzen’ graduondokoan izan berri da Neus Sanmartí aditu katalana ebaluazio hezitzaileari buruzko formazio saioa ematen, Marisol Uria Hezkuntza Berrikuntza aholkulariarekin batera. Jada Kimika ikasketak egiten ari zela garbi zuen irakasle izan nahi zuela, andereño zuen lehengusina bat erreferentzia inportantea zelako harentzat. 68ko maiatzaren bueltako giroan hasi zen institutu berri batean, talde berritzaile batekin, eta Rosa Sensat Kataluniako irakasleen elkartean parte hartzen ere bai. 1970eko Espainiako Hezkuntza Lege Orokorrarekin institutua itxi egin zen eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan hasi zen eskolak ematen. Rosa Sensateko irakasle asko joan ziren hara, irakasle berritzaileak eta geletan esperientzia zutenak. Zentzu guztietan testuinguru oso estimulatzaileak bizitzeko zortea izan duela dio.

Hazi Hezi

Maddi Ane Txoperena: "Nola erran"

Maddi Ane Txoperena: "Nola erran"

Ez naiz hezkuntzan aditua, ezta gurasoa ere, eta ez dizuet nik erranen nola hitz egin haurrekin gai honi buruz; neronek ere ez baitakit, xuxen. Dakidana da izendatzen den hori, izan, badela —izena duenak izana du—; baina, kontrara, zerbait ez izendatzeak ez duela erran nahi hura existitzen ez denik. Izenik gabekoak ere, sarri, bai baitu izana.