Hazi Hezi

Maddi Ane Txoperena: "Nola erran"

Maddi Ane Txoperena: "Nola erran"

Ez naiz hezkuntzan aditua, ezta gurasoa ere, eta ez dizuet nik erranen nola hitz egin haurrekin gai honi buruz; neronek ere ez baitakit, xuxen. Dakidana da izendatzen den hori, izan, badela —izena duenak izana du—; baina, kontrara, zerbait ez izendatzeak ez duela erran nahi hura existitzen ez denik. Izenik gabekoak ere, sarri, bai baitu izana.

Hazi Hezi

Erditze errespetatuaz mintzo da HAZI HEZIren 44. zenbakia

Erditze errespetatuaz mintzo da HAZI HEZIren 44. zenbakia

  • Atarikoa: Errespetuaren iraultza
  • Gaurkoa: Miren Azkarate Badiola: “Liburuarekin, ikusezin izateari utzi diogu erbesteratuen seme-alaba askok”
  • Gai nagusia: Erditze errespetatua
  • Elkarrizketa: Txusma Azkona, Itsaso San Martin (Plisti Plasta): “Haurrengandik ikasteko prest gaudenean, guztia aldatzen da”
  • Nerabeak mintzo:Ikasleen barnetegia
  • Jolasgela
  • Sormenaz: Sua Enparantza: “Ikusleengan dugun eragina ikusteak, indarra ematen du”
  • Iritzia: Maddi Ane Txoperena: Nola erran

Albistea

Jordi Mateu: "Hezkuntza aktiboa ez da metodo bat; hezkuntza aktiboa jarrera bat da"

Jordi Mateu: "Hezkuntza aktiboa ez da metodo bat; hezkuntza aktiboa jarrera bat da"

Jordi Mateu Zoritak Lehen Hezkuntzako Hobetzeko prest! jardunaldian parte hartuko du. Nolako Lehen Hezkuntza behar dugu? galderari erantzungo dio bere hitzaldian. Mateu irakaslea da 1990etik, psikolinguistikan graduatua eta psikomotrizitatean trebatua, Kataluniako eta Kaliforniako hainbat eskolatan lan egin du. Hezkuntza aktiboko eta bizipeneko eskolen Xell sarearekin kolaboratu du. Donostian egingo den jardunaldiko izen-ematea zabalik dago

Albistea

Apirilaren 22an Baionan manifestatzeko deialdi bateratua egin du euskalgintzak

Baionan izanen da manifestazioa, Azterketak euskaraz! eta Euskarari trabarik ez! lelopean Ipar Euskal Herriko euskalgintzak deituta. Egiazko hizkuntza politika eta baliabideak aldarrikatuko dituzte.

Hik Hasi

Zientzia nesken kontua ere badela erakutsi dute ikastetxeetan

Zientzia nesken kontua ere badela erakutsi dute ikastetxeetan

‘Emakumeak Zientzian’ ekimenaren 7. edizioa egin da aurten eta ikastetxeetan oihartzuna izan du. Emakume zientzialariak ikastetxeetara gerturatu dira haien bizipenei eta lanari buruz hitz egitera eta ikasleak ikerketa zentroetara ere joan dira. Zientzia nesken kontua ere badela gogorarazteko balio izan dute ekimenok.

Albistea

Apirilaren 3an greba egingo dute Nafarroako hezkuntza publikoan

Apirilaren 3an greba egingo dute Nafarroako hezkuntza publikoan

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek lanuztera deitu dituzte hezkuntza publikoan lanean diharduten 10.000tik gora langile. Sindikatuek aditzera eman dutenez, Nafarroako Gobernuak ez die inongo erantzunik eman otsailaren 15eko greban egindako aldarrikapenei, eta “premiazko negoziazio batera” konprometitzea eskatzen diote.

Sindikatuek sei aldarrikapen egin dizkiote Nafarroako Gobernuari:

  1. Ratioak txikitzea hezkuntza ziklo guztietan.
  2. Soladatak KPI kontsumorako prezioen indizearen arabera igotzea eta 2010etik galdutako erosahalmena berreskuratzea (%20).
  3. Funtzionario mailak eta titulazioak eguneratzea.
  4. Lanbide karrera ezartzea langile guztientzat.
  5. Egonkortasuna bermatzea, behin-behinekotasuna % 8tik behera murriztuz.
  6. Gainkarga burokratikoa arintzea, ikasleen premiei denbora gehiago eskaintzeko.