Esperimentazioan sakonduz biziberritu

Esperimentazioan sakonduz biziberritu

Hezkuntzan umea erdigunean jarri, eskuliburuak alboratu eta proposamen berriak lantzen hastean, galdera berriak sortzen dira: zeren arabera proposatzen dugu espazio jakin bat, eta espazio horretan, material bat edo bestea? Zer ekarpen egiten dio material bakoitzak umearen garapenari edo garapenaren esparru bati edo besteari? Espazioek eta materialek esperimentatzeko, manipulatzeko, esploratzeko, sortzeko eta jolasteko ateak irekitzen dizkiote haurrari. Prozesu horretan bidelagun den hezitzaileari laguntzeko sortu da liburu hau, hausnartzen eta bide berriak irekitzen laguntzeko. Askotariko materialekin esperimentatzeko eta biziberritzeko hainbat ideia eta estrategia biltzen dira, 365 proposamenekin batera. Inspiratu, esperimentatu eta sortu!

“Hezkuntzan umea erdigunean jarri, eskuliburuak alboratu eta proposamen berriak lantzen hastean, galdera berriak sortzen dira: zeren arabera proposatzen dugu espazio jakin bat, eta espazio horretan, material bat edo bestea? Zer ekarpen egiten dio material bakoitzak umearen garapenari edo garapenaren esparru bati edo besteari? Espazioek eta materialek esperimentatzeko, manipulatzeko, esploratzeko, sortzeko eta jolasteko ateak irekitzen dizkiote haurrari. Prozesu horretan bidelagun den hezitzaileari laguntzeko sortu da liburu hau, hausnartzen eta bide berriak irekitzen laguntzeko. Askotariko materialekin esperimentatzeko eta biziberritzeko hainbat ideia eta estrategia biltzen dira, 365 proposamenekin batera.

Inspiratu, esperimentatu eta sortu!”

Bizi gara, gure munduan, gure moduan.
Bizi gara, materialen munduan, material soilen munduan.
Materialak bizi gaitu.
Materialekin bizi gara soiltasunez beteriko munduan.
Gure munduan eta gure moduan.
Aukera berriei atea irekiz, esperimentatuz, proposatuz, sortuz.
Gure munduan eta gure moduan.

20.00 €
16.00 € harpidedunek
Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK

Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK

Euskal Herriko ikastetxeetako eguneroko jardunean eragina duten 25 autoreren —pedagogoak, psikologoak, maisu-maistrak...— berri jasotzen da liburu honetan. Hezkuntzaren historian eragina izan duten eta uneotan ere ekarpenak egiten ari diren autoreeen ideia nagusiak biltzen dira. Aniztasuna da nagusi autoreon artean, garai, toki, ildo pedagogiko... ezberdinetakoak baitira. Baina irizpide nagusi bat izan dugu iparrorratz beroiek hautatzean: Euskal Herriko ikastetxeetan momentu honetan egiten ari diren praktika pedagogikoan eragina izatea,
20.00 €
15.00 € harpidedunek
Guztiok izan beharko genuke feminista

Guztiok izan beharko genuke feminista

Chimamanda NGOZI ADICHIE idazle nigeriarraren saiakera labur eta zuzena, mundu osoan arrakasta izan duena.

Lorea Agirreren hitzaurrearekin argitaratu zuen Hik Hasi egitasmoak iaz, ikastetxe guztiek generoaren gaia lantzeko euskarri sendo bat izan zezaten, eta, Euskal Herriko ikastetxe guztietara zabaldu zuen doan.

Orain, nahi duten ikasle-talderekin landu dezaten, ESKAINTZA BEREZIA egin nahi die Hik Hasik ikastetxeei: 10 ale edo gehiago eskatuta, liburuxka bakoitzak euro 1eko prezioan eskaintzea.

2.00 €
1.00 € harpidedunek
BERDEAN HEZI

BERDEAN HEZI

Haurrak naturara hurbiltzeko ideiak

Naturara bizkarra ematetik, berdea harren osasun fisikoa eta emozionala izanik, lurrera itzultzea proposatzen du liburuak.

16.00 €
11.00 € harpidedunek
HAURREN HIRIA

HAURREN HIRIA

Hiria pentsatzeko beste modu bat

Egungo familia, kaleko bizitza, espazioen erabilera eta abarren azterketa egin ondoren, proposamen zehatzak egiten ditu. Haurra, jendarteko ahulena irudikatu eta zentroan jartzen du, protagonista bihurtzen du: elkarbizitza sustatzeko, demokrazia errealagoa egiteko, parte-hartzea indartzeko eta komunitatea sendotzeko.

15.00 €
11.00 € harpidedunek
Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen 12. GIDA

Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen 12. GIDA

Esku artean duzun hau “Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen Gida”-ren hamabigarren zenbakia duzu.

Badira hogeitalau urte hainbat irakaslek eginiko iradokizunetatik gida­ren egitasmoa sortu zela. Ordu­tik argitaratu diren 11 giden erabilerak garbi erakutsi dute ideia horrek behar bati erantzuten ziola. Beraz, ilusioz beteta aurkezten dizugu zenbaki berria, aurreko 11 gidak oinarri­tzat hartuz, gaurkotua dakarkizuguna.

6.00 €
0.00 € harpidedunek