2023ko Hik Hasiren Udako Topaketak: ohiko ikastaroak - uztailak 3, 4 eta 5

2023ko Hik Hasiren Udako Topaketak: ohiko ikastaroak - uztailak 3, 4 eta 5

Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoak hogeitabigarren urtez ohiko Udako Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropo­logia fakultarearekin elkarlanean. Uztailaren 3an, 4an eta 5ean egingo dira topaketok Donostiako EHUn. Aurtengoan 31 ikastaroren artean aukeratu ahalko da. Izen-ematea zabalik dago. 

1_ “Bidelagundu”: hezitzailearen jarrerak eta esku-hartzeak haurraren autonomiaren garapena eusteko. Alvaro Beñaran
2_ Neurohezkuntza: nola ikasten du garunak? David Castrillo
3_ Neurosiaren prebentzioa bizitzaren hasieran. Ane Ablanedo
4_ Pintura, buztina eta mugimenduaren bidezko espresioa. Benjamin Barandalla.
5_ Mugak jarri autoestimua zainduz. Nerea Mendizabal
6_ Haurtzaroan bidelagun Montessori ikuspegitik. Maite Ruiz
7_ Hausnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez. Imanol Alvarez eta Garikoitz Moya
8_ Heziketa eta astrologia psikologikoa. Iraultza pedagogiko bat. Izaro Susperregi
9_ Heriotzaren lanketa. Patxi Izagirre eta Ane Izagirre
10_ Dislexia: Ikasleen porrotari aurrea hartzeko identifikazio eta esku-hartze goiztiarra (RTI eredua eta IDU: Ikaskuntzaren diseinu unibertsala)

11_ Entrenamendu mentalaz eta ametsak aztertuz zoriontsu! Urko Arozena
12_ Euskara bereganatzea Haur Hezkuntzan: erabilera, ahozkotasuna eta familiekin elkarlana. Maddalen Aristegi
13_ Irakasle berritsuak Lehen Hezkuntzan: erabilera bermatu eta ahozkoaren lanketa garatu. Arrate Gisasola
14_ Nerabeei hizkuntza-sozializazioan laguntzearen erronka: erabilera, gaitasuna eta jarrerak. Iñaki Eizmendi
15_ Sormenean hezi, kulturan bizi. Gotzon Barandiaran, Ihitz Iriart, Iratxe Retolaza
16_ Sortuz eta sortuz, kontatu. Ixabel Agirresarobe
17_ Lanketa pertsonala. Ainhoa Gorostidi
18_ Zaintza guneak: norbera zainduz, bestea zaindu. Eider Zuriarrain
19_ Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan. Marina Pintos
20_ Izan, pentsatu, sentitu, egin. Ikasturte amaierako larrialdi botikinetik, oreka mantentzeko gakoetara. Haritz Azkue
21_ Neuroludokinestesia. Aitor Zenarruzabeitia
22_ Antzerki teknikak: hezkuntzarako tresna pedagogikoa. Esther Uria
23_ Familiaren eta eskolaren arteko elkarlana ikuspegi sistemikotik. Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaola
24_ Zuzendaritzarako begirada eta baliabideak. Iñaki Arana eta Iratxe Vazquez
25_ Pedagogia Sistemikoa. Oinarrien ezagutza eta irakasleentzako baliabideak eta tresnak. Saionara Barrena eta Naiara Jimenez
26_ Escape room digitalak eta fisikoak sortzen. Iera Arrieta
27_ Matematika eskuetan, goazen jolastera! Izaskun Baro
28_ Jolastokia: gune pedagogikoa? Txusma Azkona

2023ko Hik Hasiren Udako Topaketak: uztailak 3, 4 eta 5 - DOAKO IKASTAROAK

2023ko Hik Hasiren Udako Topaketak: uztailak 3, 4 eta 5 - DOAKO IKASTAROAK

Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoak hogeitabigarren urtez ohiko Udako Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropo­logia fakultarearekin elkarlanean. Uztailaren 3an, 4an eta 5ean egingo dira topaketok Donostiako EHUn. Aurtengoan 31 ikastaroren artean aukeratu ahalko da.

29_ Fisikaren eta kimikaren ikaskuntza Lan Praktikoen bitartez (IKDi3 eredua). Jose Maria Etxabe
30_ Ikasleak erakarri, euskaraz egin nahi izan dezaten. Mari Carmen Altuna eta Amaia Zubizarreta
31_ Mintegi irekia: DBHko irakasleen arteko harreman pedagogikoak. Esti Amenabarro eta Nere Amenabar

"Jirafaren hizkuntza" ikasturte osoko formazioa online Nerea Mendizabalekin

"Jirafaren hizkuntza" ikasturte osoko formazioa online Nerea Mendizabalekin

Jirafaren hizkuntza online ikastaroa. KEB Komunikazio Ez Bortitzean oinarritutako ikastaroa izango da eta komunikazioa eta harremanak eskolako elkarbizitzarako gako direnez, hori landu eta jarriko da praktikan.

Izan ere, irakatsi nahi dugun guztiaren oinarrian erlazioak daude. Eta harremanak landuz, ikasketa esanguratsurako eta bizitzarako zubateak jarriko dira. Emozioak, harremanak eta ikasketa, horra hor elkarrengan eragina duten hiru elementu; horiek landuko dira ikastaroan. Eskolako egunerokotasunean, ikasle-irakasle harremanetan, irakasle-irakasle arteko erlazioetan eta ikasleek euren artean dituzten hartu-emanetan, erosoago, elkarrengandik hurbilago eta elkar gehiago ulertzen laguntzen du KEBak.

Ikastaroa Nerea Mendizabalek emango du. Komunikazio Ez Bortitzean hezitzaile eta aditu da eta urteak daramatza irakasle zein gurasoekin KEBeko ikastaroak eta formazioa ematen.

Ikastaro honetan urritik ekainera bitartean 9 online saio izango dira, 10 bideo eta audio, eta ikasleekin egiteko hainbat proposamen praktiko.

Egunak: urriak 19, azaroak 16, abenduak 14, urtarrilak 11, otsailak 15, martxoak 15, apirilak 19, maiatzak 17 eta ekainak 14.

Arratsaldeko 17:300etatik 19:00etara.

  • PREZIOAK:
  • MATRIKULA ARRUNTA:      380,00 EURO
  • HIK HASIKO HARPIDEAK:   330,00 EURO
  • Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da.

    LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

Matrikula: apirilaren 3tik ekainaren 20ra.

IZENA EMATEKO

EGITARAUA

Gradu ondoko bi urteko formazioa: Lehen Hezkuntza eraldatzen

Gradu ondoko bi urteko formazioa: Lehen Hezkuntza eraldatzen
  • Badira jada urte batzuk Haur Hezkuntzan eraldaketa pedagogikoa hasi zenetik. Euskal Herrian, asko dira Haur Hezkuntzan paradigma aldaketa egin duten ikastetxeak. Eraldaketa horren testuinguruan hazi eta hezi diren haurrak Lehen Hezkuntzara iritsi ahala, hasi da Lehen Hezkuntzan ere mugimendua, , eta horrek dakarren prestakuntza beharrari erantzuteko bi urteko formazioa eskainiko du Hik Hasik.

Gradu osteko formazio berri honekin irakaslearen esku-hartzearen gaineko hausnarketari heldu nahi zaio, espazio, denbora, material eta abarrez gogoetaz gain, irakasleon esku-hartzeaz gogoeta partekatu eta sistematikoa egitea ezinbestekoa baita.

Lehen Hezkuntzan ere benetako premia dago haurraren jakin-minari eta motibazioari erantzungo dioten ikaskuntza prozesuak abian jartzeko. Horretarako eta benetan konpetentzietan sakontzeko bidelagun izango den hezitzaile gogoetatsuak tresnak behar ditu. Bi urteko formazio berri honek hori eskaintzen du:

  • Nori zuzendua? Lehen Hezkuntzan diharduten hezitzaile gogoetatsuei, eraldaketan hasiak edo hasteko gogoz daudenei. Sare eta lurralde guztietako irakasleak batuko dira formazioan.
  • Edukiak: Irakasle gogoetatsuaren rola; 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoak ezagutzen; hezkuntza proiektuaren prozesua; espazioen antolaketa; ebaluazio hezigarria; ikaste-prozesuak ulertzen (ikuspegi konstruktibista eta neurotzientziaren ekarpenak); oinarrizko konpetentzietan eta arlokakoetan sakontzea; pedagogia sistemikoa…
  • Formatzaileak: Aritz Larreta (arduradun pedagogikoa), Alvaro Beñaran (formazio pertsonalaren arduraduna), Ane Ablanedo, Nora Salbotx, Irene Lopez-Goñi, David Castrillo, Marisol Uria, Neus Sanmarti, Elena Laiz, Leire Arana…

2 Ikasturteak: 2.700 euro (matrikula 540 euro eta 90 euroko hileroko kuota 24 hilabetez)

  • Hik Hasi aldizkariko harpidedunei 490 euro kostako zaie matrikula; Hazi Hezi-ko harpidedunei 520; eta Hik Hasi eta Hazi Hezi-ko harpidedunei 475.

OHARRAK (ondo irakurri):

  • Plaza mugatuak izango dira eta lehentasuna izango dute HIK HASIko norbanako harpideek
  • Izena ematean matrikula ordaindu behar da. Eta orduan izango da pertsona hori onartua.
  • Eusko Jaurlaritzak homogolatutako ikastaroa da.
  • Egitarau osoa beheko PDF dokumentuan ageri da.
  • Antolatzaileen esku gelditzen da egitarauan egokitzen diren aldaketak egitea.
  • Ikasturte bakoitzean 75 orduko asistentzia presentziala bermatu behar du ikasleak.
  • Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da, eta jarraian ordainketa, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

  • Itzulketa:
         - Ikastaroa bertan behera gelditzen bada: ordaindutako guztia itzuliko da.
         - Ikasleak bere matrikula bertan behera uzten badu: ez da ezer itzuliko.

Matrikula: apirilaren 3tik ekainaren 20ra.

IZENA EMATEKO

EGITARAUA

PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA - urtebeteko formazioa

PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA - urtebeteko formazioa

2023-2024 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskainiko da bostgarrenez.

PREZIOA:

  • 1.215 euro. 415 euro matrikula eta 80 euro hilero.
  • Harpidedunek 50 €ko beherapena izango dute. Beraz, matrikulan 365 € ordaindu beharko dute.
  • Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula orria bete behar da eta jarraian ordainketa egin, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

OHARRAK (ondo irakurri):

  • Matrikula ordaindu ostean onartuko da pertsona hori kurtsoan. Eusko Jaurlaritzak homogolatutako ikastaroa da.
  • Lehentasuna harpideek eta izena lehengo ematen dutenek izango dute.
  • Egitarau osoa alboko PDF dokumentuan ageri da.

Matrikula: apirilaren 3tik ekainaren 20ra.

EGITARAUA eta EGUTEGIA

IZENA EMATEKO