Joxe Mari Auzmendi hezkuntza beka

Deialdi honen helburua Joxe Mari Auzmendiren hezkuntza balioei jarraipena eman eta balio horietan oinarrituriko hezkuntzaren eginkizun eraldatzaileak dituen proiektua laguntzea da.

Joxe Mari Auzmendik euskara eta euskal kulturaren, hobekuntza pedagogikoaren, herri hezitzailearen eta inklusioaren inguruan ardaztu zuen bere ibilbidea: “Hezkuntzak ekarriko du gizarte hobe bat, gizarte justuago bat, orekatuago bat, parekideago eta euskaldunago bat. Baina hezkuntzak eginkizun handi hori beteko badu, bikaina, kalitatekoa izan behar du”.

Hezkuntza-komunitateari zuzenduriko beka hau Joxe Mari Auzmendik sortu eta gidatu zuen Hik Hasi egitasmo pedagogikoak sustatzen du eta Hernaniko Udalak diruz laguntzen.

Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia digitalki ere aurkeztu daiteke, fisikoki aurkeztu beharrean. Kasu horretan, dokumentu guztiak PDF bihurtu, karpeta bakar batean bildu, eta posta elektronikoz bidali beharko da, honako helbidera:jmauzmendibeka@hikhasi.eus

BEKAREN OINARRIAK

BEKAREN ESKAERA