publizitatea
banner
hikhasi

Hik Hasi

Javier Monzon: "Metodologia kolokan jartzeaz gain, pentsatu behar genuke ematen duguna bizi dugun gizartean eta daukagun ikasle taldearentzat egokiena den ere"

Didaktika eta Eskola Antolakuntzako irakaslea da Javier Monzon, EHUren Donostiako Irakasle Eskolan, eta, bereziki, inklusioarekin eta laguntza-zerbitzuekin loturiko ikasgaiak ematen ditu. Horrekin lotuta, ikastetxe eta Berritzeguneetan ere aritzen da, profesionalei prestakuntza ematen. Uste du behar bereziak dituztenen egoera aztertzea guztientzako dela onuragarri: “Curriculumaren ertzetan dauden ikasleen premiak lantzea oso baliagarria da curriculum orokorra aberasteko, hobetzeko”.

Gehiago irakurri

Hazi hezi

Hastapenetik eten beharreko soka

Nerabeen arteko gatazka egoeretan bullyinga, eta honen senide ziberbullyinga, dira adierazpen muturrekoenak. Baina, Juan Carlos Alonso psikologoaren ustez, muturrera iritsi gabe bestelako indarkeria edo errespetu falta adierazpenak ugariagoak dira, eta zenbaitetan normalizatu egiten ditugu, gainera, esku hartu ordez.

Gehiago irakurri

artikulu gehiago

albistegia

HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEAk Espainian onartu berri dituzten errebalidei ere planto egingo die

Espainiar Estatuko Ministroen Kontseiluak onartu berri ditu LOMCEren errebalidak, DBH eta Batxilergoko etapa bukaerari dagozkionak. Euskal hezkuntzaren kontrako inposizio berria da hau.

 

GEHIAGO IRAKURRI

EDURNE ETXEBERRIA: “Denok gara inteligenteak, arlo batean ez bada bestean”

1983an aurkeztu zuen Howard Gardner psikologoak eta AEBko Harvard Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak askotariko adimenen teoria. Iraultza ekarri zuen ikaskuntza-prozesuan nahiz jakintza ulertzeko moduan. Izan ere, bi adimen mota ziren nagusi ordura arte: logiko-matematikoa eta linguistikoa. Horietan onak zirenak inteligentetzat jotzen ziren; gainerakoak, berriz, ez. Neurozientziaren garapenaren ondotik Gardnerrek landutako teoriaren arabera, ordea, pertsona guztiek zortzi adimen mota dituzte gutxienez, eta edonor da adimentsua, batean ez bada bestean.

GEHIAGO IRAKURRI

SILVIA PALOU: “Emozioak dira giza harremanen motorra eta gure bizitzako elementurik garrantzitsuena. Beraz, hezkuntzan ere hala izan behar lukete”

Haur Hezkuntzako irakaslea eta psikologoa izateaz gain, heziketa psikosozialean eta emozionalean aditua da Palou. Uneotan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan irakasle-lanetan aritzeaz aparte, hezitzaileen etengabeko formakuntzan jarduten du, eta familien orientaziorako laguntzaile da. Haurren garapen emozionalari eta horrek familian nahiz eskolan duen eraginari buruzko hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu. Eta gai horren inguruko ikastaroa eman du Donostian, Hik Hasik 0-3 urte arteko hezitzaileentzat eskaintzen duen formazioan. Bere esanetan, emozioak zentroan jarrita jardun behar luke eskolak. Izan ere, "emoziorik ezean motibaziorik ez dagoen gisan, afekturik gabe ere ez dago ikaskuntzarik".

GEHIAGO IRAKURRI

Nola eragin euskararen arnasguneetako ikasle gazteen hizkuntza jarrera eta ohituretan?

* Xabi Aizpurua Ugarte euskal filologoaren eta UEMA-ko teknikariaren eskutik 

Ez dakit. Ez dakit. Horixe izan daiteke erantzun bat, sasi-adituaren trajea erantzi eta erabat biluztuta esan dezakedana. Izan ere, oraintxe bertan hainbat irakaslerekin bilera bat egitetik nator eta irakasle gela hartan ere galdera horri erantzuna topatu ezinik ibili gara, Euskal Herriko beste makina bat txokotan bezala. Abiatzen dira kanpainak, egiten dira motibazio tailerrak, landu diskurtso berriak, bideratu hausnarketa… Eta? Gero eta gaztelania gehiago entzuten dute herri euskaldunetako ikastetxeetan. Orduan, berriz ere galdera bera: nola demontre eragin? Nola?

GEHIAGO IRAKURRI

irrien lagunak

Euskal hedabideak, zenbaki bat baino gehiago

Hemen duzue Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzndariaren iritzi artikulua euskal hedabideok [...]

HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA

Herri hezitzaile eta parte hartzaile baten inguruko hausnarketak, ekimenak eta [...]

guraso.com

Obozitoak beiratzea

Ginekologoa eta laguntza bidezko ugalketan aditua den Maria Jose Iñarrak [...]

BIZIKLETA ATZEKO GURPIL txikiak

Gaur aspaldiko partez neure buruarekin egoteko aukera daukat. Hau da, [...]

Gida Eztabaidagunea Partekatzeko proiektuak EHko ikastetxeak Lan eskaintzak Legedia Prestakuntza Dokumentuak Loturak Agenda Kezken txokoa destakatuak destakatuak destakatuak destakatuak destakatuak destakatuak destakatuak destakatuak