Irakasleen eta hezitzaileen prestakuntzaren alorrean, alderdi komunitarioari edo taldeari eman nahi diogu indarra, eraldaketa ikastetxe osoak eta irakasle talde osoak egin dezan, bakar batzuk egiteak baino eraginkorragoa delako helburuak erdieste aldera. Eraldaketa pedagogikoan laguntza behar duen edozein ikastetxeri zuzendutako bidelaguntza da aholkularitza hau.

Urtarriletik aurrera ikastetxeen eraldaketa prozesurako bidelaguntza eta aholkularitza eskainiko dugu. Lehen Hezkuntzako etapan eraldaketa prozesua abiatu nahi duten edo jada abiatuta duten ikastetxeei eskainiko diegu.

Gure eskaintzak

Izan hikhasitarra

Hezkuntza gaietan informatuta egoteko, berrikuntza pedagogikoen jarraipena egiteko eta eraldaketarako bidelaguntza edukitzeko, izan hikhasitarra!

Izan HikHasitarra

Produktuak

Liburuak, monografikoak, disko-jolasen eta ipuinen bildumak, DVDak eta musika tresnetarako metodoen liburuak aurkituko dituzue. Guztiak hezkuntza arloko hutsune edo behar bati erantzuteko sortuak, euskaraz.