Euskara batua omendu duen giza katea

Euskara batua omendu duen giza katea

Ikastolen aldeko bost jaiek antolatzen duten Ikastolak Herriari ekimenaren baitan, eta Orereta ikastolak sustatuta, euskara batua omentzeko giza katea egin dute Orereta-Errenteriatik Donostiara. Euskal Herri osotik gerturatutako 8.000 ikasle, irakasle, eragile eta herritar inguru lotu dira bata bestearen atzetik 8.226 km-ko ibilbidean. Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak euskara batuaren sorrerako kontakizuna egin dute Batasunaren bidean, euskara batuari gorazarre ekimenean, euskara batua gauzatu zuten izenak erreferentziatzat hartuta. Bai ikastolen mugimenduan eta bai euskal hiztunen artean euskara batuak izan duen garrantzia azpimarratu dute, guztiona, denontzat eta noranahikoa den euskara bultzatzeko ezinbestekoa izan baita.

Karmele Perez Lizarralde: "Prestakuntza gogoetatsuaren helburua irakasleen profil profesionala garatzeko irakasleen kontzientzian eragitea da"

Karmele Perez Lizarralde: "Prestakuntza gogoetatsuaren  helburua irakasleen profil profesionala  garatzeko irakasleen kontzientzian eragitea da"

Karmele Perez Lizarraldek Lehen Hezkuntzako Hobetzeko prest! jardunaldian parte hartuko du apirilaren 22an. Perez Lizarralde Huheziko irakaslea da, Miker taldeko ikertzailea. Bere hitzaldiaren izenburua “Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza hobetzeko giltza” da. Jardunaldiko izen-ematea zabalik dago. 

Ikasleek hezkuntza euskalduna eta propioa nahi dutela esan dute ozenki

Ikasleek hezkuntza euskalduna eta propioa nahi dutela esan dute ozenki

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kaleak bete zituzten atzo ikasleek, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Gazte Euskaltzaleen Sareak, EHUko eta NUPeko euskara taldeek eta Ikamak deituta, manifestazioak egin zituzten Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Hezkuntzak ez duela behar beste euskalduntzen salatu zuten eta Hezkuntza euskaraz izango da aldarrikatu zuten. Euskal Herriak hezkuntza sistema propiorik ez duela ere gogorarazi zuten.

Interneten eta gailu digitalen erabilera arduratsua eta kritikoa lantzeko saioak

Hainbat ikastetxetan datuak bildu ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) UNESCO Katedrak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei (12 eta 17 urte bitarteko ikasleak) zuzendutako eta sarbide libreko esku-hartze saio batzuk diseinatu ditu interneten eta gailu digitalen erabilera arduratsua eta kritikoa lantzeko helburuz.

Jordi Mateu: "Hezkuntza aktiboa ez da metodo bat; hezkuntza aktiboa jarrera bat da"

Jordi Mateu: "Hezkuntza aktiboa ez da metodo bat; hezkuntza aktiboa jarrera bat da"

Jordi Mateu Zoritak Lehen Hezkuntzako Hobetzeko prest! jardunaldian parte hartuko du. Nolako Lehen Hezkuntza behar dugu? galderari erantzungo dio bere hitzaldian. Mateu irakaslea da 1990etik, psikolinguistikan graduatua eta psikomotrizitatean trebatua, Kataluniako eta Kaliforniako hainbat eskolatan lan egin du. Hezkuntza aktiboko eta bizipeneko eskolen Xell sarearekin kolaboratu du. Donostian egingo den jardunaldiko izen-ematea zabalik dago