Haur Hezkuntzako jardunaldiak.
Azaroak 15 - Bilboko BBK aretoan eta azaroak 16 - Donostiako EHUko barriola aretoan izango dira hezitzaileen arteko harremanei eskainitako aurtengo Haur Hezkuntzako jardunaldiak.
Bizitza gizatiarragoa, osasungarriagoa eta solidarioagoa eraikitzeko nahiaren bultzadarekin, Prozesu Zuzentzaile Komunitarioen Metodologiak (ProCC) eguneroko bizitzan jartzen du begirada. Leku pribilegiatua da pertsonak nola erlazionatzen diren eta elkarrekin nola bizi diren ulertzeko.
Eguneroko ondoezak ez dira zalantzan jartzen, naturalizatu egiten dira eta horri Ustezko Osasunaren Normaltasuna (NSS) deitzen diogu. Prozesu Zuzentzaile Komunitarioen Metodologiak (ProCC) begirada hori aldatzen laguntzen du eta Ana Sáenz hizlariak azalduko du nola.
Jordi Mateu hizlaria eskolan kokatuko da, hezitzaileon harremanak bizitzen diren testuinguruan. Horri buruz hausnartuko du eta dinamika praktikoak aurkeztuko ditu.