Irakasleentzako GITARRA ikastaroa

2017-09-27

Ikastaro hau gitarraz deus ez dakienari zuzendua dago.

Solfeoa ez da arazo izango. Nozio minimo batzuk landuko ditugu, era sinplean eta inor larritu gabe. Praktikan izango du oinarria ikastaroak. Gitarran eta kantuan.

Aurreko ikastaroetan ehundik gora kanta landu eta ikasi ditugu. Erdiak baino gehiago eskola girokoak.

Klaseak, aurten ere, beste egunik ezean, ostiraletan izango dira. 18:00tan hasi eta 19:30ean amaituz.

Urriaren 23an hasiko dugu ikastaroa eta maiatzako azken ostiralean amaitu.

 
 
Irakasleentzako GITARRA ikastaroa

Ikastaroaren matrikula, materiala barne, 240 € izango da aurten ere eta ikastaroa hasi ondoren ordaintzen da.

Talde txikia egin nahi izaten dugu. Zortzi lagun ingurukoa.

Matrikula epea zabalik dago.

Gitarra jotzen ikasteko interesa eta gogoa baduzu deitu telefonoz lehen bai lehen (943-463555, 17:00 - 19:00 bitartean) edo korreo bat bidali (xirula@euskalnet.net).

Helbidea: XIRULA MIRULA Catalina Erauso 12, (Amara) DONOSTIA